Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.05.- UDAL IGERILEKUETAKO TXARTELAREN ALTA/ALDAKETA/BAJA-ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Uda-garaian (ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera) udal-igerilekuen kirol-instalazioetara sartzeko abonatu-txartelaren alta-, baja- edo txartel horretako datu pertsonalen aldaketa-eskaera.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-          Abonatu berriak:

-          Ficha de inscripción7.05 Udal igerilekuko izena emateko eskabidea” (Udalean bertan beteko da).

-          Agiri-tamainako berriki ateratako argazki bat.

-          NANaren eta/edo familia-liburuaren kopia, adin txikikoen kasuan.

-          Dagokion kuotaren ordainketa izen-ematea egin aurretik egin izanaren ordainagiria edo zuzenean udal-bulegoetan dirutan ordaindu izanaren ordainagiria.

-          Berritzeen kasuan:

-        Ez da beharrezkoa ez izen-emate fitxa betetzea ez agiriak aurkeztea. Dagokion kuotaren ordainketa ordainagiria edo zuzenean udal-bulegoetan dirutan ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da.

-                 “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Dagokion zenbatekoa ordainduko da, Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

 

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: momentuan bertan.

-        Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Aurkeztutako agiriak jaso eta zuzenak direla egiaztatzea.

-        Datuak aplikazio informatikoan sartzea.

-        Dagokion txartela egitea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-        Eskatzen den adina hasitako urtean bete behar da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

-        5 urtetik beherakoak (5 barne) dohainik sar daitezke igerilekuetan.

-        Honakoa jotzen da familiatzat: Ezkondutako edo izatezko bikoteak, 14 urte arteko (barne) seme edo alabak dituztenak eta guraso bakarreko familiak, 14 urte arteko (barne) seme edo alabak dituztenak.

-        Edonola ere, instalazioetarako sarbidea baimendutako gehieneko edukiera betetzen ez den bitartean egongo da bermatuta.

-        Igerilekuetako lehen abonatu-txartela doakoa da. Txartela galdu edo kaltetu izanagatik berritu behar bada, 1,00 € ordaindu beharko da.

-        Salbuespenak:

-        Irabazi-asmorik gabeko elkarteen hezkuntza-arloko edo GKEen aldi baterako harrera-programetako parte-hartzaileak dohainik sartuko dira eta baimen berezia izango dute.  Eskaerak baimen horren iraupena hasi baino 15 egun lehenago egingo dira, gutxienez. Gainera, ezinbestekoa izango da pertsona edo erakunde eskatzaileak eskaera idatziz egitea eta arestian aipatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak atxikitzea.

-        Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonak kuotak ordaintzetik salbuetsita egon daitezke, betiere lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen duen diru-sarrerarik ez badute eta sei hilabete baldin badaramatzate Aiarako Udalean erroldatuta.

-        Kuotak edo sarrerak ordaintzetik salbuetsita egongo dira igerilekuetara Udalak antolatutako ekintzak egitera sartzen direnak.

-        Hobariak:

-        Aiarako Udalean erroldatuta egoteaz gain, bazkide-txartela duten eta egiaztagiri bidez familia ugaria direla ziurta dezaketen erabiltzaileek % 50eko hobaria izango dute abonatu-kuotan.

-        20 kidetik gora baldin dauzkate, ikasle- eta kirol-talde edo elkarteek ordaindu behar duten tarifaren % 25eko hobaria izango dute.

Agiri osagarriak

-        Ficha de inscripción7.05 Udal igerilekuko izena emateko eskabidea”

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-    Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31