Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.10.- UDAL-MATERIALA BESTE JARDUERA BATZUK EGITEKO LAGAPEN-ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako Udalaren eta/edo beste udal batzuen jabetzako materiala Aiarako udalerriko edo beste udalerri batzuetako elkarte, talde edo administrazio-batzordeei lagatzea hainbat motatako kultura- eta/edo jai-ekitaldiak antolatzeko (hesiak, mahaiak, aulkiak, puzgarriak, soinu-ekipoa…).

Nork eska dezake?

-        Udalerriko edozein kultura-elkarte edo kirol-taldeko edo udalerrian edo beste udalerriren batean jarduten duen edozein administrazio-batzordetako legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.              

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: zazpi egun

-        Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskatutako materialaren eskuragarritasuna egiaztatzea.

-        Eskaeraren kopia helaraztea Obrak eta Zerbitzuak Saileko arduradunari.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskaerei erantzutea.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

-        Materiala lagatzeko eskaerak jarduera egingo den eguna baino astebete lehenago egin beharko dira, eta aurretiaz Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, material hori eskatutako datetan eskuragarri dagoen egiaztatze aldera.

-        Eskatzaileak lagatako materiala era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du; izan ere, material hori egoera bikainean entregatu beharko da jarduera bukatu eta gero.

-        Eskatzailea beste udalerriren bateko kultura-elkartea, kirol-taldea edo administrazio-batzordea baldin bada, dagokion Udalaren bitartez aurkeztu beharko du eskaera.

Agiri osagarriak

-       “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-       “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Obrak eta Zerbitzuak.

Indarraldia

 

Lege-esparrua

 
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31