Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.11.- UDAL-INSTALAZIOAK JARDUERAK EGITEKO ERRESERBA-ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako udalerriko elkarte eta administrazio-batzordeek Udalaren jabetzako lokalak eta/edo instalazioak erabiltzeko baimen-eskaera, kultura-, kirol- eta/edo jai-ekitaldiak antolatzeko (erabilera anitzeko aretoa, udal futbol-zelaia, etab.).

Horrez gain, “Emakumeen Gela” erabiltzeko baimena ere eskatu ahal izango da, bertan bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako topaketak, prestakuntza-tailerrak eta/edo programak egiteko, Aiarako Emakumeen Gelaren erabilera arautzen duen Udal Ordenantzaren arabera.

Nork eska dezake?

-        Udalerriko elkarte edo kultura- edo kirol-taldeko edo udalerrian edo beste jarduten duen edozein administrazio-batzordetako legezko ordezkariak.

-        “Emakumeen Gela” erabiltzeko eskaera:

-        “Emakumeen Gela” erabiltzeko eskaera Udal Erregistroan aurkeztuko da, jarduera egin baino 7 egun lehenago, gutxienez.

-        Honako datu hauek jasoko ditu eskaerak:

-       Elkartearen, pertsonen edo taldeen datuak (ordezkaria, IFK edo NAN, helbidea eta telefono-zenbakia).

-       Jardueraren helburuak eta deskribapena.

-       Eguna eta ordutegia

-       Beste materialik behar izatekotan (proiektorea, soinu-ekipoa), eskaeran bertan aipatuko da.

-       Udalak beharrezkotzat jotzen duen edozein agiri eska dezake.

-        Halaber, Udalak 48 orduko epean erantzungo du “Emakumeen Gela” erabiltzerik dagoen edo ez. Erantzuna bi arrazoigatik izan daitezke ezezkoa: okupatuta dagoelako edo egin nahi den jarduerak ez dituelako betekizunak betetzen. Erantzun hori eskaeran jasota dagoen helbide elektronikora bidaliz edo bertan jasotako telefono-zenbakira deituz jakinaraziko da.

-        Berdintasun Foroan parte hartzen duten elkarteek ez dute erabilera-eskaera erregistroan aurkeztu beharko. Kasu horretan, nahikoa izango da berdintasun teknikariari deitu, jarduera eta data zehaztu eta espazioa libre dagoela egiaztatzearekin. Edozein kasutan, proiektorearen edo soinu-ekipoaren beharra baldin badute, Udal Erregistroan egin beharko dute eskaera hori.

-         

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.       

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.   

               Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: zazpi egun

-        Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskatutako udal-lokalak eskuragarri daudela egiaztatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskaerei erantzutea.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

-        Udal-instalazioak erabiltzeko eskaerak jarduera egingo den eguna baino astebete lehenago egin beharko dira, eta aurretiaz Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, lokal horiek eskatutako datetan eskuragarri dauden egiaztatze aldera.

-        Eskatzaileak lagatako lokal eta/edo instalazioa era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du; izan ere, egoera bikainean egon beharko da jarduera bukatu eta gero.

-        “Emakumeen Gela” astelehenetik igandera eta goizetik gauera erabil daiteke. Dena den, arrazoi justifikatuak direla bide, beste ordutegiren batean erabili nahi bada, aukera egongo da horretarako ere.

-         

Agiri osagarriak

-       “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-       “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

 

Lege-esparrua

-          Aiarako Emakumeen Gelaren erabilera arautzen duen Udal Ordenantza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31