Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ADMINISTRAZIO-BATZARRAK

9.03.- OBREN ETA/EDO ZERBITZUEN LIZITAZIOETAN, ENKANTEETAN ETA LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO ESKAINTZAK HARTZEA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako Udaleko Erregistro Orokorrean hartzea administrazio-batzarrek deitutako lizitazio, enkante eta/edo lehiaketetan parte hartzeko hirugarrenek eta/edo enpresek aurkeztutako eskaintzak.

Nork eska dezake?

Udalerriko administrazio-batzar guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hauek aurkeztu behar dira:

-          "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia.

-          Deitutako obra edo zerbitzua kontratatzeko lizitazioari, enkanteari edo lehiaketari buruzko agiriak (baldintza-agiriak, proposamen-ereduak...).

-          Dagokion iragarkia ALHAOn aurkeztutako egunari eta eskaerak hartzeko azken egunari buruzko informazioa.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.   --    Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: berehala.

-        Gehieneko legezko epea: ez dagokio.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Administrazio-batzarrak aurkeztutako agiriak hartzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Egindako deialdian parte hartzeko hirugarrenek aurkeztutako proposamenak hartzea.

-        Iragarkia ALHAOn aurkeztutako eguna eta proposamenak hartzeko azken eguna kontrolatzea.

-        Administrazio-batzarrei aurkeztutako proposamenak entregatzea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia.

-             

Onespena

 

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

 

Lege-esparrua

 
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31