Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datos generales - Aiarakoudala

Ayala/Aiara Arabako lurralde historikoan dago, Bizkaiko mugan, eta beste herri batzuekin batera Aiarako Kuadrila osatzen du.

Kantauri arabarreko udalerririk handiena da eta 24 herrigune ditu, guztira, 2.500 biztanle baino gehiago. Udalerriko administrazio hiriburua Respaldiza/Arespalditza da.

Paisaian Salbada mendilerroa nabarmentzen da, Garobel izenaz ezaguna, eta baita Tologorri, Ungino eta Aro tontorrak ere.

Mendilerroaren oinaldean mendi eta haran txiki ugari daude nahastuta eta zelai, herrixka eta baserri ugari ere bai.

Mendietan, pinu-basoen alboan, haritz, pago eta izeiz beteriko aldeak daude tarteka.

Naturaz gozatzeko ingurune ezin hobea da.

A-624 errepideak zeharkatzen du lurraldea ekialdetik mendebaldera, Amurrio eta Artziniega lotuz; eta errepidearekiko paraleloan, mendixka eta tontorrek mugatzen dute ikuspegi zoragarriko haran zabala ( Babio, 582m; Escoritas, 639m; Peregaña, 625 m hegoaldean eta Idubaltza, 691m eta Pagonabarra / Panabarra 604m iparraldean). Haran horretatik, hegoaldetik iparraldera Izoria, Izalde eta Ibalzibar ibaietako arroak igarotzen dira; Gorobel edo Gorobel mendilerrotik jaisten dira eta Nerbioi ibaira (Izoria) eta Kadaguara (Izalde eta Ibaizabal) isurtzen dira.

Aiara udalerriko herriguneak:

Arespalditzan udaletxea eta oinarrizko zerbitzu batzuk (tabernak, jatetxeak, osasun zentroa) daude.

Luiando herrigunerik handiena da eta oinarrizko zerbitzu batzuk d itu (komertzioak, jatetxeak, ostatuak...)

Gainerako herriguneak landa guneak dira, gehien bat, baserri sakabanatuak eta beraien artean larreak eta zuhaitz unadak: ohiko euskal paisaia atlantiarra. Baserri asko arkitekturako altxorrak dira eta balio etnografiko handia dute.

Zalantzarik gabe, dorretxe ugariak nabarmentzen dira udalerrian: Zuhatza, Murga, Olabezar, Luiando, Agiñaga, Añes...

Horien artean, Aiala familiaren monumentu multzoa nabarmentzen da, Quejana/Kexaan. Eskualdeko historia leinu horri estu lotua dago; eta, nola ez, leinuaren jatorriko lekuan monumentu multzo ikusgarria dago, gaur egun haran osoko elementu adierazgarrienetako bat.

Aiarako Datu Estatistikoak.

Datos estadísticos de Ayala
Aiarako datu estatistikoak
Udalmap -  Indicadores de Ayala
Aiarako adierazleak


Fuente: Eustat

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31