Interesdun guztiei jakinarazten zaie Udal honek onartu egin duela zerbitzuetako behargin plazako aldi baterako ordezkapenak egiteko eta peoi lanpostuarekin lotutako lanetako beharrizan puntualak betetzeko lan poltsaren hautaketa-prozesuaren deialdia.
Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.
Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiarako Udalaren lan poltsa bat sortzeko deialdia arautu behar duten oinarrietan akatsak aurkitu dira, zerbitzuetako langile plaza aldi baterako ordezkatzeko eta peoi lanpostuarekin zerikusia duten lan behar puntualak betetzeko. Horiek horrela, zuzenketa hauek argitaratu dira ALHAOn, 2023ko otsailaren 17an (ostirala):
- Hirugarren oinarrian. Izangaiek bete beharreko baldintzak:
8. B motako gidabaimena edukitzea.
- Laugarren oinarrian. Eskaerak.
“Nolanahi ere, eskatzaile guztiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte eskabide-orria aurkezteko unean:
- Eskabidean alegatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopia, baloratzeko.
- B motako gidabaimenaren fotokopia.”
Beste epe bat ematen da, martxoaren 17ra arte, egun hori barne, interesdunek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten. Hala ere, kontuan hartuko dira iragarki hau argitaratzen den egunera arte aurkeztutako eskabideak, eta eskabidea aurkeztu duten izangaiek, epe berri horretan, eskatutako gidabaimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute, dagoeneko aurkeztu ez badute.