Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Web gunea erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena:

Aiararen zehazten diren baldintzek arautzen dute Aiarako Udaleko Web Orriaren erabilera, eta horiek Udalak berak jartzen ditu herritarren eta enpresen esku.

Web gunearen bitartez, herri administrazioek eta hirugarrengoek Erabiltzaileen esku jartzen dituzten hainbat zerbitzu eta edukietara sartzeko eta erabiltzeko modua errazten da. Ildo horretatik, Udalak erabiltzaileen esku jartzen du komunikatzeko bide bat herri administrazioekin elkar eraginean aritzeko aukera ematen diena, eta halaber transakzioak egiteko web gunearen bitartez.

Aiarako Udalak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, web gunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak.

Web gunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, eta kasu guztietan bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak:

Web gunea eta beraren zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago. Ildo beretik, hainbat arlo eta zerbitzuez baliatzeko baliteke baldintza bereziak behar izatea, direlako zerbitzu horien xehetasun informazioan azaltzen direnak.

Web gunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea:

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web gunearen eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Aiarako Udalaren eskubideak urratu gabe, herri administrazio edo hirugarrengoen, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe. Batez ere, informazio gisa, erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari:

  • Herri administrazioen edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen edo herri administrazioen sarrera web gunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduketak egitea ere.
  • Posta elektroniko bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza edo publizitate asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea.
  • Sistema Udaleko sistema informatikoko gune murriztuetara sartzen ahalegintzeko erabiltzea, edo herri administrazio edo hirugarrengoetara, edo informazioa lortzeko.
  • Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman.
  • Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea Udalaren edo herri administrazioen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan.
  • Beste erabiltzaile bat edo herri administrazioak edo hirugarrengoak iruzurrez ordeztea.
  • Web gunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea.
  • Web gunearen bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea.
  • Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako zerbitzuak edo produktuak sartzea onartzea, eskura jartzea edo sistemara biltzea.
  • Udalaren edo herri administrazioen edo hirugarrengoen industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea.
  • Hirugarrengoen informazio konfidentzialtasun eskubidea urratzea.
  • Konstituzioan, Nazioarteko Tratatuetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.  

Edukien industria eta jabetza intelektuala:

  • Software guztiaren eta Web gunearen eduki guztien jabetza Aiarako Udalari dagokio, edo ustiapena Udalari utzi dioten zerbitzu hornitzaileei.
  • Errotuluak eta logotipoak Aiarako Udalarenak dira edo horiek erabiltzeko baimena emana du.
  • Web gunean eskura dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta berak aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.
  • Erabat debekatua dago Web gunearen edukiak zeinahi erara erabiltzea, hots, erreprodukzioa, kopia, salmenta, banaketa, hedatzea, argitaratzea, erakustea, komunikazio publikoa, edukien eraldaketa, horretarako Aiarako Udalaren baimena edo jabetza intelektual edo industriala izan gabe.
  • Erabiltzaileak hitza ematen du Web gunean sartuta dauden identifikazio datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko, ez eta “copyright”a ere.

Hipertestuaren lotura edo esteka politika:

Web guneak izan ditzake loturak beste atari edo Web gune batzuekin. Aiarako Udalak ez du inolako kontrolik egingo atari edo Web guneen gain, eta ez da horien erantzulea izango. Web guneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Udalak ez du eduki horien erantzukizunik eta lotutako edukiez, eskuragarritasunaz edo egokitasunaz ez du bermerik eskaintzen.

Bermerik eta erantzukizunik ez:

Aiarako Udalak ez ditu bere gain hartuko web gunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta web gunea edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.

Aiarako Udala arduratuko da:

  • Web gunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz.
  • Eskura dauden edukien egiatasunaz.
  • Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako elementu kaltegarririk egon ez dadin.

Aiarako Udalak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioen ondoriozko kalte edo galerarik, ez eta web gunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzeagatik ere.

Aiarako Udalak ez du bere gain hartzen web gunearen bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea.

Era berean Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik web gunean emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik.

Legez kontrako jardueren aurrean nola jokatu:

Aiarako Udalak web guneak eskaintzen dituen zerbitzuak hirugarrengoen eskubideen aurkakoak edo legez kanpokoak direla jakinez gero, beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horiek etete aldera, eta legezko jarduerei ekiteko eskubidea izango du.

Informazioa trukatzea edo zabaltzea:

Aiarako Udalak uko egiten dio web gunearen bidez erabiltzaileek egiten duten informazio- trukearen gaineko erantzukizunari. Web gunearen bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna adierazpide horien egileari berari dagokio.

Argitalpen ofizialak:

Interneten bidez eskainitako administrazio-informazioak ez ditu ordezten lege, xedapen ofizial eta aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharrekoak diren administrazio-egintzak, eta haien egiatasun eta edukiaren fede argitaraturik bakarrik ematen da.

Web gune honetan eskura dagoen informazioa gida gisa baino ez da ulertu behar, eta legezko baliorik ez du. Desadostasunik balego ofizialtzat jotako informazioaren eta web gunean agertutakoaren artean, ofiziala da legez balio duen bakarra.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa:

Erabilera Baldintza hauek herri administrazioek eskainitako zerbitzuen aplikazio esparruan indarrean den estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira.

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Aiarako Udalaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desadostasunen bat gertatzen bada, Udalak eta erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion epaitegi edo auzitegitara jotzea.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31