- TURISMO AKTIBOA
Mendi ibiliak egiteko proposamenak:
Aiarako eta inguruko txoko ederrak, mendi ibiliak egiteko leku ezin hobeagoak dira. Hurrengo honetan, Aiarako natura eta ondare arkitektonikoa ezagutu eta gozatzeko zenbait aukera proposatzen dizkizuegu.
GR 284: Sopeñako errege bidea | |
Etapa 1: Urduña/Orduña-Añes | Etapa 3: Amurrio-Oletar |
Etapa 2: Añes-Artziniega | 284.1 saihesbidea: Oletar-Txarlazo |
GR 282: Artzaintza ibilbidea |
|
Nerbioiko parke lineala | |
Horrez gain, Eskualdean makina bat ekintza desberdinen egin daitezke (Arroila-jaitsiera, bizikleta, espeleologia, paitnballa, parapentea, puentinga, quadak, zaldi irteerak, golobo aerostatikoan ibilera, golfa, ehiza eta arrantza...) informazio guztia hurrengo estekan jaso dezakezue: www.aiaraldea.org.
- TURISMO NATURALA
Salbada mendilerroa
Salbada mendilerroko mendigune handiak, eskualdearen hego/mendebaldea mugatzen du. Aiara Haranean erigituta, harrizko orma natural honek 300-400 metroko malda du. Ezaugarri hauekin, ez dira harritzekoak eskaintzen dituen ikuspegi panoramikoak.
Inguruko tontor bisitatuenak, hauek dira: Tologorri (1.066 m), Unguino (110 m), Eskutxi (1.185 m), Aro (112 m), Bedarbide (1.041 m), etab.
Baina, Salbada mendilerroko imagen prototipikorik baldin bada, hori Delikako arroila edo Nerbioi ibaiaren iturburua da. Puntu hauAiara Haraneko burua da. 300 metro inguruko erorketa askea du. Jende asko ingurura hurbiltzen da, panoramika zoragarriez gozatzeko aukera luzatzen duen egokitutako balkoi bat baita bertan.
Mendilerro osoak artzan bizitza eta bizitza tradizionalarekin erlazionatutako eraikinetako enparau ugari gordetzen ditu, hala nola, borda, aterpe, historiaurreko enprauak, otsotegiak,etab. Informazio gehiagorako: www.aiaraldea.org
Maroñoko dibertimenduzko txokoa:
Txoko honetatik Salbada mendilerroaren iksupegi panoramikoa izan dezakezue, Maroñoko urtegia inguraturik. Txoko hau, Nareak baso-parkeen sareko bat da eta zenbait barbakoa, mahai eta egurrezko eserleku ditu.