* DEIALDIA
Jakinarazten da udal honek onetsi egin duela administrari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.
Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4ean amaituko da, egun hori barne.
Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Administrari lanpostu baten prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2024ko uztailaren 10eko 77 zenbakian, argitaratu da Aiarako Udaleko administrari plaza bat txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.