Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ZER EGITEN DU AIARAKO UDAL‑ARTXIBATEGIAK?

Udalak jasotzen eta sortzen duen dokumentazio guztia bildu eta gordetzen du.

Udalak sortzen dituen eta udal-administrazioaren fede publikoa osatzen duten dokumentu eta espediente guztiak gordetzen ditu. Dokumentu horiek udalerriko memoriaren parte bihurtzen dira, udalerriko bizitzeko moduak eta bertako gobernari diren herritarren jarduerak ezagutzeko iturria dira.

Herritarrei dokumentazio horretarako sarbidea ahalbidetzen die.

Barneko zein kanpoko erabiltzaileei dokumentuak uzten dizkie.

Funts-dokumentalak zabaltzen ditu.

AIARAKO UDALAREN KONPROMISOA

Udalak bere Udal‑artxibategiarekin interesa eta konpromisoa du dokumentazioaren kontserbazioa laguntzen duten baliabideak emateko, erabiltzaile posibleei (udal-langileak, administrazioa, ikertzaileak eta herritar orokorrak) zerbitzu-bermea eskaintzen dioten baliabideez gain.

Udaleko dokumentazio historikoaren Digitalizazioaren alde egiten du, kudeaketa administratiboa azkartu eta hobetzea bermatzeko, dokumentazioaren narriadura saihesteko eta etorkizuneko belaunaldientzako kontserbazioa lortzeko.

Digitalizazio-lan horiek egiteko, Aiarako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren laguntza ekonomikoa jasotzen du.

FUNTS‑DOKUMENTALAK

2005ean udaletxe berria eraikitzean udaleko sailen dokumentazio historikoa eta administratiboa gordetzen duen gunea sortu zen, aldi berean dokumentuen sarrera eta transferentziak modu ordenatuan kanalizatuz, kontserbazio- eta ezabatze-arauak aplikatuz, eta sarbide eta kontsultarako baldintzak ezarriz.

  • Udal-funtsa

Atal Historikoa (XV. mendetik XIX. mendera )

 

Atal honetan Artxibategiko dokumentazio zaharrena dago. Tamaina desberdineko 162 paper-sorta ditu, eta jasotako dokumenturik zaharrena 1478koa da, pergaminoan idatzia. Dokumentuetan gailentzen den “Tierra de Ayala” (Aiarako Lurra) izenak Aiarako anaiartearengan ere pentsarazten digu.

 

Archivo

Villalba eta bertako herrixken eta Aiarako Lurraren arteko KONPROMISO ETA PROKURAZIO ETA EPAI IDAZKIA, Gorobel Mendizerrako jabetza, erabilera, aprobetxamendu eta irismenari buruzkoa. Aginaga, 1434ko apirilaren 10a. Orduñara 1478ko apirilaren 20an eraman zen. Juan Ortiz de Viturriaren aurrean.

Administrazioaren atala (XIX. mendetik XXI. mendera).

Atal hau irekita dago eta gaur egun antolatutako eta deskribatutako 2.050 artxibo-kutxa ditu. Atal honetako funtsak urtero handitzen dira, udal-bulegoetako espedienteen transferentziaren bidez.

Atal honetako dokumentu guztiak kontsulta daitezke interes pertsonala, profesionala edo zientifikoa badago. Salbuespen bakarra pertsonen intimitate-eskubideari eta estatuaren segurtasunari eta defentsari eragiten dioten dokumentuak dira, edo delituak argitzeko baliagarri izan daitezkeenak, indarrean dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat.

  • Gorobel Mendizerrako Ermandadearen eta Komunitatearen Batzarraren funtsa

Erakunde honek eremu geografikoko baliabideak kudeatu eta aprobetxatzeaz arduratzen da. Nahiz eta zenbait udalen parte-hartzea duen (Aiara, Amurrio –gaur egun Lezamakoa hartzen du–, Okondo eta Artziniegako Udala osatzen duten Ordunteko Batzarreko herriak), erakudea nagusiki Aiarako Udalak kudeatzen du.

Dokumentazio honen kontsulta Artxibategi Historikoan zaindutako eta Administrazioaren Artxiboan gordetako dokumentazioaren azterketarekin osatu behar da. Izan ere, dokumentazio hori Aiarako Ermandadea desagertu (1841) ondorengo epeari dagokio, eta 1880az geroztik gaur egunera arteko 49 artxibo-kutxa ditu.

  • Aiarako Bake Epaitegiaren eta Erregistro Zibilaren Funtsa.

UDAL‑ARTXIBATEGIKO ZERBITZUAK

DOKUMENTUEN KONTSULTA

1.- ZER KONTSULTA DAITEKE?

Dokumentazio historikoa zein administratiboa kontsulta daiteke.

 2.- NORK EGIN DEZAKE KONTSULTA?

Pertsona interesdunak, ikertzaileak, bizilagunak, herritar orokorrak

 3.- BETEKIZUNAK

Eskaera bete beharko da. Bertan kontsultatu nahi dena eta kontsultaren xedea adierazi behar da, eta erabiltzailearen / eskatzailearen datuak eman beharko dira.

 4.- MODUAK:

Kontsultak zenbait modutan egin daitezke:

1.- Aurrez aurre (udaletxean bertan dagoen kontsulta-gelan)

2.- Telefonoz

3.- Posta arrunt eta elektronikoaren bidez

 5.- ORDUTEGIA:

Aurrez aurreko kontsultak: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte, hobe artxibozaina zerbitzua Aiarako Udalean ematen dagoen egunetan.

6.- DOKUMENTAZIO DIGITALIZATUA

Aiarako Udala-Ayuntamiento de Ayala” Dokumentu-funts honetan digitalizatuta dauden dokumentuak zabaldu eta kontsultatzeko, kontsulta ezazu Euskadiko Artxibo Historikoaren webgunean, Dokukliken sartuz (artxibategi publiko zein pribatuetako dokumentazio digitalizatua kontsultatzeko webgune-ataria). Dokuklik sakatuz Badator bilatzailea aurki dezakegu. Bilatzaile horretan – Bilatu jatorriaren arabera sakatu daiteke, eta kontsultatu nahi den Artxiboa eta Funtsa aukeratzeko leiho berria irekitzen da (adibidez “Aiarako Udala-Ayuntamiento de Ayala”) eta egiten ari diren lanak ikusi ahalko ditugu.

– Badator Bilatzaile Aurreratuan deskriptoreen arabera araztu daiteke, eta Artxibo eta Funts-dokumentu baten barruan kontsulta zehatzagoak egin daitezke

Helbidea: Aiarako udaletxea, Elexalde auzoa, 3, 01476 Arespalditza.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, aurretik hitzordua eskatuta.

Telefonoa: 945 39 90 13 - 945 39 90 00

Faxa: 945 39 93 31

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31