Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udal Artxibategiak Udalak sortzen duen dokumentazio guztia biltzen eta gordetzen du, eta herritarrei gordetako dokumentu-funtsak eskuratzea eta kontsultatzea ahalbidetzen die.

Aiarako Udal Artxibategiaren helburua da Udalak bere jardunean ekoitzitako eta jasotako dokumentu guztiak biltzea, gordetzea eta zabaltzea, helburu bikoitzarekin:

Alde batetik, udal-kudeaketan lagungarri izatea, eskatutako dokumentazioa eta informazioa emanda; eta, bestalde, udal-kudeaketaren menpe dauden herritarrei zerbitzua ematea, interesdunari dokumentaziorako sarbidea emanda. Aldi berean, gai historiko eta sozialen kultur hedatzea bilatzen da, bereziki tokikoa denean.

Helbidea: Aiarako Udala, La Iglesia auzoa 3, 01476 Arespalditza.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:30etik 15:00 etara (aldez aurretik hitzorduarekin).

Telefono zenbakia: 945 39 90 13 - 945 39 90 00

Faxa: 945 39 93 31

FUNTSAK

Aiarako Udalaren Artxibategia

Aiarako Udal Artxibategia bi zatitan banatuta dago gaur egun. Alde batetik, XV. mendetik XIX. mendera bitarteko dokumentazioa udaletxe zaharrean dago. Beste alde batetik, XIX. mendetik XXI. mendera bitarteko dokumentazioa udaletxe berrian dago.

2005ean udaletxe berria eraiki zenean, udal-bulegoetako administrazio-dokumentazioa gordetzeko leku bakar bat sortu zen. Horrela, dokumentuen sarrerak eta transferentziak modu ordenatuan bideratu ziren, gordetze- eta desagerrarazte-arauak aplikatuta, sarbide- eta kontsulta-baldintzekin batera.

Dokumentu-funtsak

  • Udal-funtsak
    • Atal historikoa (XV. mendetik XIX. mendera)
      Atal honetan dago artxibategiko dokumentazio zaharrena. Zenbait tamainatako 162 paper-sortek osatzen dute. Lehenengo dokumentua 1458koa da.
      Atal itxia da, eta ez da aurreikusten dokumentu berriak sartzerik.
      162 paper-sorta horietatik gaur egun 108 daude digitalizatuta.

      MERCED que Pedro López de Ayala Merino Mayor de Guipúzcoa y del Consejo de su Majestad, hizo a la tierra de Ayala de 17.000 maravedís que se le acostumbran dar.
      Santo Domingo de la Calzada, 21 de noviembre de 1458.
    • Administrazioaren atala (XIX. mendetik XXI. mendera)
      Atal hau irekita dago eta 1.460 artxibo-kutxa antolatu eta deskribatu ditu. Atal honetako funtsak urtero handitzen dira, udal-bulegoetako espedienteen transferentziaren bidez. Atal honetako dokumentu guztiak kontsulta daitezke interes pertsonala, profesionala edo zientifikoa badago. Salbuespen bakarra pertsonen intimitate-eskubideari eta estatuaren segurtasunari eta defentsari eragiten dioten dokumentuak dira, edo delituak argitzeko baliagarri izan daitezkeenak, indarrean dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat.
  • Udalarenak ez diren funtsak
    • Salvada mendizerrako Ermandadearen eta Komunitatearen Batzarraren funtsa
      Funtsaren historia:
      1841ean desagertu zen Aiarako ermandade zaharra, ordura arte 36 herrik osatutakoa. Orduan sortu ziren Aiarako udalak, 24 herrirekin. Amurrio, Okendo, Lezama eta Ordunteko Batzarreko herriak Artziniegan sartu ziren.

      Aiarako ermandadeak Salvada mendizerrako produktuak administratzen eta baliatzen zituen. Erakunde gisa desagertu arren, osatzen zuten herriek mankomunaturik baliatzen dituzte bere aprobetxamenduak.

      Aiarako Udalaren funts historikoan ere funts honetako dokumentazioaren zati bat aurki daiteke, antza denez, Udalak zeregin garrantzitsua izan duelako mankomunitatearen kudeaketan. Udalak inplizituki eta esan beharrik gabe kudeatu du mankomunitate hau: Udal gisa ez ezik, mankomunitatearen ordezkari gisa ere jardun du, lantzen dituen gai guztiak Ermandadea osatzen duten udal guztiei eragiten dielako.

      Instituzio hau aztertzeko lehenengo zeregina Aiarako Udalaren artxibategi historikoan gordetako dokumentazioa aztertzea da. 1841era arte ez dago arazo handirik, Aiarako Ermandadeak Salvada mendizerra kudeatzen eta administratzen duelako (bera zen jabea). 1841etik aurrera, ordea, udal berriak sortu ziren, eta gordetako orduko akta-liburuetan Aiarako Udaleko aktak ez ezik, Salvada mendizerrako Ermandadearen Batzarraren aktak ere jasotzen dira. Ematen du urtero biltzen zirela, eta 1882-1883ra bitartekoak ageri dira jasota. Orduz geroztik, ez dago berririk eta ez dago berezko akta-libururik 1977ra bitartean. Nolanahi ere den, akta solteak daude.
      Funts honetan 35 artxibo-kutxa daude dokumentuz beterik.

ZERBITZUAK

  • Dokumentuetarako sarbidea
    Dokumentuetarako sarbidea librea da dokumentuek jasotzen dituzten administrazio-prozesuetan modu justifikatuan interes diren edo datuak behar dituzten edo ikertu nahi duten herritar guztientzat. Dena dela, ezin da ahaztu lege-kontrolak daudela datu pertsonalak dituzten dokumentuetarako sarbidea babesteko, gaur egun indarrean dagoen legerian jasotakoaren arabera.

    Artxibategiko atal historikorako sarbidea ere librea da, baina zenbait gomendio aintzat hartzen dira, osotasun fisikoa babesteko eta zenbait dokumentu hondatzea saihesteko.
  • Deskribapen-tresnak
    • Sailkapen-taula
    • Administrazio-artxibategiaren katalogo informatizatua (8.762 erregistro).
    • Aiara lurraldeko Artxibategi Historikoko katalogoa.
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31