Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

**Balmasedako KZgunetik, datorren otsailean Arespalditzako Kzgunean hezitzailearen bisitarik izango ez dela jakinarazten digute**

 

Arespalditzako Kz Guneak otsailean zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Otsailaren 4tik martxoaren 6ra bitartean: 

App inventor. Sortu zure APPak (40ordu)

Norbere erabilerarako Google aplikazioak (40ordu)

Ofimatika orokorra (40ordu)

Sare sozialak (40ordu)

 

  • Urtarrilaren 18tik 27ra bitartean: 

Dropbox (4 ordu)

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 9tik 13ra bitarteko heziketa eskaintza

Langabezia txartela edo ikasle txartela aurkeztu beharko da matrikula egiteko unean, hobariak jasotzeko.

Inskribatzeko orria eskuratu daiteke Aiarako udaletxean, Luiaondoko udal bulegoan edota www.aiarakoudala.eus helbide elektronikoan.

Izena emateko: bete eta laga daiteke aipatutako egoitzetan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bitartez.

Izena emateko epea urtarrilaren 9tik 25 arte (biak barne).

Martxan dago liburuak eta bideoak lagatzeko zerbitzua Emakumeen Gelan.

Bertan daude ipuinak, eleberriak, dibulgazio liburuak eta bideoak, betiere berdintasunari eta feminismoari buruzkoak.

Liburutegi zerbitzua erabiltzeko era honakoa da:

  • Zerrendako liburua edo liburuak aukeratu eta berdintasun teknikariari deitu edo idaztea, erabiltzailearen eta liburu edo bideoaren datuak emanez.
  • Eskaria egin ondoren, erantzuna jasoko da libre dagoen esateko eta nola jaso zehazteko.
  • Itzultzeko ere sistema bera erabiliko da.

Liburutegi zerbitzuari buruzko informazioa edota liburuak edo bideoak eskatzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  686587889 

LIBURUEN ETA BIDEOEN ZERRENDA
LIBURU BERRIAK ZERRENDA

Prestakuntza-jarduera abenduaren 27an aurkeztuko da ofizialki.

Prestakuntzak 70 orduko iraupena izango du, eta aurreikusi da 2019ko urtarrilaren 8an hasiko dela.

 

Prestakuntza horren xedea da ezagutzak, teknikak eta lanabesak ematea, merkataritza-jarduera errazteko eta helburuak betetzeko. Halatan, errentagarri bihurtuko da merkataritza-ahalegina, salmenta-teknika eraginkorrak edo enpresa baten kudeaketa (enpresaren tamaina gorabehera) profesionalizatzen lagunduko duten teknikak garatuz.

Prestakuntza-jarduera aktibo dauden eta arlo horretan interesa duten pertsonentzat da, izan besteren kontura lan egiten dutenak izan euren kontura dihardutenak. Kopuruaren % 30 langabeentzat ere izan daiteke.

Ikastaroan honako arlo hauek jorratuko dira: salmenta-prozesuak; merkataritza‑tekniken aplikazioa (salmenta gurutzatuak, produktu eta zerbitzuen erakusketa, aurrez aurreko eta aurrez aurrekoa ez den komunikazioa…); bezeroen jarraipena eta fidelizazioa; gatazken ebazpena; eta, kexen eta erreklamazioen kudeaketa eraginkorra.

Metodologia batez ere praktikoa izango da, eta, saio teoriko bakoitzaren ostean, emandako gaiaren berariazko lanabesak jorratuko dira, ikasitakoa aplikatu eta praktikan jartzeko (produktu edo zerbitzuen simulazioa, merkataritza-elkarrizketak, salmenta-‑argumentario eraginkorra…).

Prestakuntza astearte eta ostegunetan emango da, 16:00etatik 19:30era, eta 2019ko martxoaren 12an amaituko da.

Ikastaroa Hobetuzek finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, eta sartuta dago “Salmenten Merkataritza Kudeaketa” (Lanbide) profesionaltasun-ziurtagirian.

Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-eko telefono-zenbakira dei dezakete 945891721 edo posta elektronikora idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31