Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak udalekua antolatu du 2018ko ekainaren 25etik 28ra Donostiako Ondarreta aterpetxean (24 plaza gehienez)

Programa hau 2004-2011 urteen artean (biak barne) jaiotako umeei zuzenduta dago.

Aiara Udalerrian erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira.

Halaber, pertsona arduradunak Udalarekin dituen zerga-obligazio guztiak ordainduta izan beharko ditu.

Aiara Udalerrian ez erroldatuak hasiera batean erreserbako zerrendan inskribatuak izango dira, eta maiatzaren 21ean, astelehena, tfnoz. deituko zaie plazarik baduten ala ez informatzeko, eta plaza dutenen kasuan, onartzen duten ala ez jakiteko.

Inskripzio epea: apirilak 23 – maiatzak 18 (biak barne).

Prezioak:

- Aiaran erroldatuak: 100,00 € umeko

- Ez erroldatuak: 120,00 € umeko

Bi epetan ordaintzeko aukera:

- Matrikularen %50: maiatzak 22 - 23 artean.

- Matrikularen %50: ekainak 7 - 8 artean.

Udalak plaza baieztatu zaien inskribatu guztiei dogokien kopurua kobratuko die dagokion epean, izena emateko orrian jarritako kontu-zenbakitik. Epe bakarreko kobraketa maiatzaren 22tik 23ra egingo da. Behin kobratuta, ez da dirua itzuliko, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezohiko arrazoiren batek udalekura joatea eragotziko balu.

Egonaldia egiteko, gutxienez 20 ume beharko dira guztira, eta 12 ume gutxienez Aiaran erroldatuak egon beharko dute.

Izena emateko modua

1.- Bete www.aiarakoudala.eus helbidetik jaitsi ahalko duzun inskrip.-orria: edo eskatu Udaletxean (945 39 90 13) edo Luiaondoko bulegoan (ordut.:astelehenetan 8,30etatik 12,00etara, eta asteazkenetan 12,00etatik 15,00etara).

2.- Bete ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera, edo entregatu Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan, umearen osasun-txartelaren kopiarekin batera.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31