Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara Berdintasunaren Alde Foroaren adierazpena, Ferialetik Aiarako emakumeek egindako sare morea desagertu izana salatzeko.

Pasa den apirilaren 19an, gauez, Aiarako emakumeek egindako sarea morea desagertu zen Ferialetik. Sarea martxoaren 8an jarri zen bertan, greba feministaren barruan eta Aiarako hainbat emakumek parte hartu zuten  egiten eta jartzen.

Sarea desagertzea kezkatzekoa eta salatzekoa dela iruditzen zaigu eta, horrexegatik, honako adierazpena  egin nahi dugu:

  • Aiara Berdintasunaren Alde Foroak salatu nahi du emakumeek egindako sare morea Ferialetik desagertzea, emakumeek aurkako erasoa izan delako, salatu beharrekoa.
  • Aiara Berdintasunaren Alde foroak adierazi nahi du jarraitu egingo duela berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde lanean. Lan horren adibide izan da Ferialean jarritako sare morea, greba feministaren inguruan, emakumeen arteko saretzea gauzatu duelako, emakume desberdinen arteko batasuna eta elkarlana. Sarea kendu dutenek isolatuta eta ahul nahi gaituzte, gu hobeto kontrolatzeko, baina lanean jarraituko dugu, gure arteko konplizitateak josten, gogortzeko eta gure buruaren jabe izaten.
  • Dei egin nahi diegu Aiarako emakumeei berriro ere sare morea jartzera etortzeko. San Isidro Egunean, eguerdiko 13:00etan, Ferialean, Aiarako emakumeen sarelana irudikatzen duen sare morea berriro ere bertan jartzeko.

Arespalditzan, 2019ko maiatzaren 10ean

Aurtengo San Isidro egunean, genero ikuspegia txertatu dugu egitarauan, ekintza guztietan izan delako kontuan: azokan, umeen ginkanan, erakustaldietan. Gainera, eta horrekin batera, bi ekintza antolatu dira Uaga sindikatuaren laguntzarekin, emakumeen lana bistaratu eta aitortzeko. Batetik, goizetik, Arabako emakume nekazariei eta abeltzainei buruzko argazki erakusketa zentro sozialean, eta arratsaldean.

13:00etan, sare morea jarriko da Ferialean, Aiarako emakumeak egindakoa, emakumeen arteko sare lana adierazteko.

18:00etan, mahai ingurua egingo da lehen sektoreko Aiarako emakumeekin, euren berri izan eta egiten duten lana aitortzeko. Giro informalean egin nahi da ekintza, Aiarako emakumeen topagune izan dadin, kafea hartuz. Gonbidatuta daude Aiarako herritar guztiak, denon ardura delako emakumeen ekarpena bistaratzea eta aitortzea.

Jendaurrean jartzen da 2019ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- Ibilgailuen gaineko udal zerga.

ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

A)   Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.

B) Helbideraturik ez dauden ordainketak:.

                Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea.

               Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Arabako Foru Aldundiak adostu berri du, merkataritza hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza lerroaren 2019ko ekitaldirako deialdia.

  • ERAKUNDE ONURADUNAK: Erakunde onuradunak izan daitezke honako hauek:
  1. Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
  2. Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
  3. Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie. 
  • BETEBEHARRAK: Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu bat eta/edo zerbitzu fisikoak eduki behar dituzte Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan; eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izan beharko dira.
  • EPEA: Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egongo da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio gehiagorako dekretua erantsita:  Link

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31