Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAN ERE ERASO SEXISTARIK EZ!

Eraso sexistak prebenitzea herritarren kezka da, baina, bereziki, udalena, herritarrengandik hurbil daudenak direlako.

Horregatik, uda ezohiko honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko, Beldur Barik Uda 2020 sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian Emakundek, Eudelek eta Aldundiek.

Sentsibilizazio  kanpainak gazteekin lan prozesuak abian jartzea sustatzen du, indarkeria sexistaren aurrean banakako zein taldeko erantzunak identifikatu eta antolatzeko, eta erasoak prebenitzeko. Hala, Aiarako Udalak eraso sexistak prebenitzeko gida web orrialdean jarri du, denon eskura egon dadin.

Beraz, udan ere, eraso sexistarik ez!

ERASO SEXISTEN KONTRAKO GIDA 2020

Jendaurrean jartzen da 2020ko uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren  %50).

 

ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

A) Banku erakundeetan helbideratutako ordainketak: Aurreko urteetakik ordainketa helbideratuta daukatenek ez dute inolako izapiderik egin beharko; udala arduratuko da izapidetzeaz eta 2020ko uztailaren 30ean egingo da ordainketa

B) Helbideratu gabeko ordainketak:

          Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

          Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

          Udaletxeko Bulegoetan.

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Proposamena: 📷📷*"Aiara Aniztasunaren Alde izeneko bideoa egitea.


Proposamen kolektibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Aiara  aniztasunaren alde dagoela aldarrikatzeko.
Horretarako, modu kolektiboan argazkiz egindako bideoa egingo dugu, ekainaren 28an zabalduko duguna, aniztasunaren aldeko mezua toki guztietara heltzeko.


Ekimenarekin bat egiteko:


- Argazki horizontal bat egin bidalitako banderarekin, edo zuek egindakoarekin.
- Bidali: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ala whatsapp edo Telegram bitartez 686587889
- Argazkian, zuek edo etxeko balkoia edo leihoa agertu daiteke, zeuek aukeratu, kartelarekin.
Epea: Ekainaren 23a arte*

Animatu eta parte hartu!!!!

Udal honek BAKE EPAILEA ETA BERE ORDEZKOA aukeratzeko espedientea izapidetzen dihardu, hauek izendatuko dira horrela eskatzen duten pertsonen artean.

Ondorio honetarako dagokion eskaria aurkeztu ahal izango da Udaletxe honetako Udal Idazkaritzan, 15 eguneko epean, iragarki hau  Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialen argitaratu ondorengo egunetik aurrera (2020/06/12).

BAKE-EPAILE ETA ORDEZKOAREN KARGUAREN EZAUGARRIAK:

- Izendapenak 4 urteko iraupena izango du.

 

BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK:

- Espainiarra eta adinez nagusia izatea, eta Botere Judizialaren Lege Organikoak ezarritako ezgaitasun-auzietako batean ere sartuta ez egotea.

- Zeregin judizialak betetzeko aurreikusita dauden bateraezintasun-auzietako batean ere sartuta ez egotea, lanbide edo merkataritza jardueran izan ezik.

 

MERITUAK:

- Egoki jotzen diren titulua eta egiaztagiri guztiak aurkeztu ahal izango dira, meritu bezala baloratuak izateko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31