Arabako Foru Aldundiak adostu berri du, merkataritza hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza lerroaren 2019ko ekitaldirako deialdia.
- ERAKUNDE ONURADUNAK: Erakunde onuradunak izan daitezke honako hauek:
- Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
- Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
- Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie.
- BETEBEHARRAK: Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu bat eta/edo zerbitzu fisikoak eduki behar dituzte Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan; eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izan beharko dira.
- EPEA: Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egongo da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazio gehiagorako dekretua erantsita: Link