Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ADMINISTRAZIO-BATZARRAK

9.01. DIRULAGUNTZA-ESKAERA ADMINISTRAZIO-BATZARREI, OBRAK EGITEKO ETA TEKNIKARIEN ORDAINSARIAK ORDAINTZEKO GASTUETARAKO

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Udal-dirulaguntza finalistak ematea Aiara udalerriko administrazio-batzarrei, obrak gauzatzeko gastuak eta horiekin lotutako teknikarien ordainsariak ordaintzeko gastuak finantzatzeko.

Nork eska dezake?

Dirulaguntza hauen onuradunak udalerriko administrazio-batzar guztiak izango dira.

Nolanahi ere, irizpide hauek bete beharko dituzte:

a) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko zerga-betebeharren ordainketak egunean izatea.

b) Aiarako Udaleko diru-kutxei egin beharreko ordainketak egunean izatea.

c) Beste dirulaguntza batzuk itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean izatea.

d) Dirulaguntzen onuradun izatea eragozten dion kausaren batean ez egotea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 Legea, azaroaren 17koa) 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako hauek aurkeztu beharko dira:

-       "9.01 Dirulaguntza-eskaera administrazio-batzarrei, obrak egiteko eta teknikarien ordainsariak ordaintzeko gastuetarako" inprimakia.

-       Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Helburu bererako beste dirulaguntza-eskaera batzuk jaso izanari edo jaso ez izanari buruzko zinpeko aitorpena, eta, bidezkoa bada, eskaeraren kopia konpultsatua. Eskaerak erantzunik izan badu, ebazpenaren kopia konpultsatua, emandako zenbatekoa edo baztertua izan dela adierazita. Adierazi, bidezkoa bada, ebazpenaren zain dagoen.

b) Administrazio eskudunak igorritako ziurtagiria, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko zergen ordainketak egunean daudela adierazten duena, edo, bidezkoa bada, administrazio-batzar eskatzailearen ordezkariak sinatutako baimena, Aiarako Udalak ziurtagiri horiek eskatu diezazkion administrazio eskudunari.

c) Onuraduna izateko debekurik ez izatearen adierazpena, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 Legea, azaroaren 17koa) 13. artikuluan aipatutakoak.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.               Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: bi hilabete.

-       Ebazteko gehienezko epea: bi hilabete, eskaerak aurkezteko azken egunetik zenbatzen hasita.

-        Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera eta aurkeztutako agiriak jasotzea.

-       Eskaera erregistratzea eta eskatzaileari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-eguna jarrita.

-        Idazkaritzara bidaltzea eta eskaera balioztatzea, ordenantzan ezarritako irizpideen arabera.

-        Beharrezkoak diren txostenak igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Alkatetzak edo hark eskuordetutako organoak ebazpena egitea.

-        Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

-        Ebazpena Diruzaintza Sailera bidaltzea, dirulaguntza ordaindu dezan.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

-        Administrazio-batzar onuradunek honako hauek egin beharko dituzte:

a) Aiarako Udalaren aurrean justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela, baita funtsak jaso dituzten obrak edo gastuak gauzatu direla ere.

b) Egiaztapen-jarduerak egitea, dirulaguntza horren inguruan eskatutako zeinahi informazio emanez.

c) Aiarako Udalari, ahal bezain lasterren, jakinaraztea diruz lagundutako obrak edo gastuak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk eskuratu direla.

d) Jasotako funtsak aplikatzeko frogagiriak gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jardueren xede izan daitezkeen heinean.

e) Itzulketa-kausaren batean egonez gero, jasotako zenbatekoa itzuli egin beharko da.

-        Onuradun guztiek dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman den urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

-        Eskatutako obraren edo teknikarien ordainsarien gastuaren aurrekontu oso-osoa justifikatu beharko da, eta ez soilik Udalak emandako zenbatekoa.

-        Dirulaguntzaren zenbateko osoaren % 100 aurkeztutako justifikazioa berrikusitakoan ordainduko da, baldin eta onuradunek eskaera-inprimakian berariaz adierazten ez badute emango zaien laguntzaren ehuneko berrogeita hamar aurretiaz jaso nahi dutela. Kasu horretan, laguntza ematen duen ebazpena onartzen den unean ordainduko zaie zenbateko hori.

Agiri osagarriak

-       "9.01 Dirulaguntza-eskaera administrazio-batzarrei, obrak egiteko eta teknikarien ordainsariak ordaintzeko gastuetarako" inprimakia.

-          

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legedia aldatu arte.

Lege-esparrua

-    38/2003 Legea, azaroaren 17koa,Dirulaguntzei buruzkoa.

-   Ordenantza, Aiarako administrazio batzarrei dirulaguntzak ematea arautzen duena, obren eta haien ordainsari teknikoen gastuetarako.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31