Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ADMINISTRAZIO-BATZARRAK

9.02.- ADMINISTRAZIO-BATZARREK AIARAKO UDALEKO AURREKONTUETAN PARTE HARTZEA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Administrazio-batzarren finantzaketa-sistema, udal-aurrekontuan parte hartzearen bitartez.

Nork eska dezake?

Udalak izapidetzen du, ofizioz.

Aurkeztu beharreko agiriak

Administrazio-batzarrek beren kontzejuko urteko kontuak aurkeztu beharko dituzte (gastuak, diru-sarrerak eta kutxako izakinak). Kontuak behar bezala onartuta egongo dira eta Arabako Foru Aldundiak eskatutako formatuan aurkeztuko dituzte kontuek erreferentzia egiten dieten urtearen hurrengo urteko maiatzaren 1a baino lehen, edo araudiaren arabera ezarritako datan.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.   --    Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Behin-behineko ebazpena: urteko lehen hiruhilekoa.

-       Behin betiko ebazpena: urteko hirugarren hiruhilekoa.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Behin-behineko ebazpena egitea, Alkatetza Dekretu bidez.

-        Ebazpena jakinaraztea administrazio-batzarrei.

-        Zenbatekoa kontuan ordaintzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Behin betiko ebazpena egitea, Alkatetza Dekretu bidez.

-        Amaierako likidazioari dagokion zenbatekoa ordaintzea.

-        Administrazio-batzarren urteko kontuei buruzko agiriak hartzea.

Oharrak

Funts orokorrak hiru tarte ditu:

-        Tarte finkoa: administrazio-batzar guztietan zati berdinetan banatzen da (aurrekontu-partidaren % 60, ezohiko ekarpenak kenduta).

-        Tarte aldagarria: Administrazio-batzar bakoitzak Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasotzen duen ehunekoaren arabera; banaketa hori honako parametro hauen arabera egiten da, besteak beste: biztanleak, etxebizitzak, eskainitako zerbitzuak, gizarte-zentroren bat baden edo ez (aurrekontu-partidaren % 40, ezohiko ekarpenak kenduta).

-  Ezohiko ekarpenak: Udalak administrazio-batzarren lokalak bere eskumeneko zerbitzuak emateko erabiltzearen ordainetan, edo baselizen inguruetan ospatzen diren usadiozko festak sustatu eta antolatzeko eragiten diren gastuak konpentsatzearren, festok sendotzeko asmoz. (Ikusi: Aiara udalerriko administrazio-batzarren artean aurrekontuko partizipazioak banatzea arautzeko ordenantza.

Agiri osagarriak

 

Onespena

-        Alkatetza.

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

 

Lege-esparrua

- Aiarako udalerriko administrazio-batzarren artean aurrekontuko partizipazioak banatzea arautzeko ordenantza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31