Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.1.- GIZARTE-ZERBITZUEI BURUZKO INFORMAZIO-, BALORAZIO-, DIAGNOSTIKO- ETA ORIENTAZIO-ZERBITZUA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskaintzen du: hori zerbitzu publiko bat da, eta irekita dago gure udalerriko pertsona guztientzat. Aiarako pertsona guztiek gizarte‑zerbitzuen sistema publikora duten lehen sarbide-puntua da. Erreferentziako gizarte-langilearekiko aurretiko hitzorduaren bidez, aholkuak ematen dizkio hala eskatzen duen pertsonari, euren gizarte-eskubideei dagokienez. Halaber, zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea eskaintzen die haiek jasotzeko eskubidea duten pertsonei.

-         Gure udalerriko pertsona eta familien gizarte-beharrak baloratzen ditu, eta orientazioa ematen du planteatutako behar edo egoerei begira egokienak diren aukeren inguruan.

-         Baliabide espezializatuetarako sarbidea eskaintzen du, baita gizarte‑babeseko beste sistema batzuekin lotutako baliabideetara ere.

 

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek (Aiaran erroldatutakoak) edo haien ordezkari legalek, laguntza profesionala behar badute edo gizarte-zerbitzuen esku-hartze alorrei buruzko informazioa nahi badute.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ez da agiririk eskatzen lehen harremanetarako.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre::

Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-    Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

- Aurreikusitako epea: aste bat.

- Ebazteko gehieneko epea: ez dago halakorik.

- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dago halakorik.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Behin erreferentziako gizarte-langilearekin hitzordua finkatuta eta etorkizuneko izapideak arintzeko xedearekin, beharrezkoa inprimakiak banatuko dira baldin eta hitzorduaren arrazoia jakinarazi bada.

-         Hitzorduaren eguneko arreta, esleitutako gizarte-langilearen eskutik.

-         Egoeraren balorazioa eta baliabide, zerbitzu edo prestazioak izapidetzea.

-         Bidezkoa bada, kasuaren jarraipena egite, haren beharren araberako intentsitatearekin.

Oharrak

-         Larrialdi-egoera bat hautematen bada, berehalako hitzordua finkatuko da gizarte-langilearekin.

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Aiarako Udalaren lehen solairuan eskaintzen du arreta (Bake Epaitegiaren eta gizarte-langilearen bulegoak): Inguruabarrek horrela eskatzen badute, baliabide hauen bidez ere egingo da:

·         Etxeko arreta.

·         Telefono bidez (hitzordu telefonikoa).

·         Posta elektroniko bidez.

-                     Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31