GIZARTE-ZERBITZUAK |
6.1.- ZERBITZU OROKORRAK |
6.1.3.- GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Gizarte-larrialdietarako laguntzak prestazio ez-aldizkakoak eta ekonomikoak dira, dirulaguntza izaerakoak. Bizikidetza-unitate batean integratuta dauden eta eguneroko gastuei (ohikoak edo ezohikoak) aurre egin ezin dieten pertsonei zuzentzen zaizkie laguntza horiek, gizarte-bazterkeriarekin lotutako egoerak prebenitu, saihestu eta arintzeko. Edonola ere, horrelakotzat hartuko dira honako gastu hauek: a) Ohiko etxebizitza edo egoitza gozatzeko eta mantentzeko beharrezko gastuak, hauek barne: - Alokairu-gastuak. - Gizarte-larrialdiaren egoeraren aurreko interesetatik eta kreditu‑amortizazioetatik eratorritako gastuak, etxebizitza edo egoitza bat erostearen ondorioz. - Energia, ura, estolderia eta zaborrarekin lotutako gastuak eta hiri- eta landa-ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak. - Ohiko etxebizitza edo egoitzaren oinarrizko bizigarritasun eta ekipamendurako beharrezko gastuak. b) Bizikidetza-unitateko pertsona baten edo gehiagoren lehen mailako beharrekin lotutako gastuak, hala nola arropa, hezkuntza, prestakuntza eta osasun-arreta, sistema publikoek estaltzen ez dituztenak. c) a) eta b) ataletan adierazitako gastu-kontzeptuetako batek sortutako aurretiko zorpetze-gastuak edo bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko beharrezko gastuak. |
Nork eska dezake? |
Onuradunak izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak: a) Aiaran erroldatuta egotea, bertan edukitzea egoitza eraginkorra eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon izana eskaera aurkezteko data baino gutxienez sei hilabete lehenagotik. b) Ez bada betetzen aurretiko gutxieneko epe hori, aurreko hamar urteetatik gutxienez bost urte jarraian egon behar izango dira erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan, eta bertan eduki egoitza eraginkorra. c) Etxebizitza-prestazio osagarriaren hartzaile ez izatea. d) 18 urte beteta edukitzea, legean aurreikusitako salbuespenak izan ezik. e) Ez edukitzea nahikoa baliabide gastuei aurre egiteko. f) Ez edukitzea gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren urteroko zenbatekoa baino lau aldiz handiagoa den ondarea. g) Etxebizitza-eskatzaile moduan izena emanda egotea Etxebizitza Sailaren Etxebide zerbitzuan, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairu-gastuak estaltzera bideratzen diren kasuetan. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Eskaerarekin batera, interesdunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte: - NAN - Diru-sarrera eta ondasunen zinpeko adierazpena. - Etxebizitza osatzen duten pertsona guztien baliabide eta diru-sarrera ekonomikoen egiaztapen-ziurtagiriak eta -agiriak, errenta-aitorpenaren kopiarekin batera. - Enplegu-eskatzailearen txartela. - Gastuak justifikatzen dituzten fakturak edo ordainagiriak. - Espedientea betetzeko eskatzen diren gainerako datu eta agiriak. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabete bat. - Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete. - Administrazio-isiltasunaren efektuak: ezezkoa. |
Aplikatu beharreko araudia |
- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa. - 199/1999 Dekretua, apirilaren 20koa, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituena. - Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren AGINDUA, 2010eko martxoaren 24koa, zeinaren bidez Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2010. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak finkatzen diren - 2/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzkoa . - 4/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa (2011ko otsailaren 9ko EHAA, 27. zenbakia). - 16/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. 2017ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zenbakia. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea. - Erreferentziako gizarte-langileak egoera baloratzea. - Eskaera jaso eta erregistratzea. - Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea. - Txosten teknikoa ebazpen-proposamenarekin. |
Oharrak |
- Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da urte osoan zehar. - Etxebizitza edo egoitza batean bizikidetza-unitate bat baino gehiago egonez gero, gehienez bi bizikidetza-unitate independentek eskatu ahalko dute laguntza. - Laguntza horiek jasotzen dituzten pertsonek hartutako ebazpenari eustean eragin dezaketen aldaketa sozio-familiarrak jakinarazi beharko dizkiote Aiarako Udalari. - Laguntza horiek jasotzen dituzten pertsonek esleitutako laguntzen xede diren gastuak finantzatzeko bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideak lortu dituztela jakinarazi beharko diote Aiarako Udalari. - Herritarrei prozesua erraztu eta arintzeko, aurkeztu beharreko agirien fotokopiak doan egin ahalko dira Udalaren bulegoetan. |
Unitate arduraduna |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. |