Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.4.- KOTIZAZIORIK GABEKO PENTSIOAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Erretiro-adinean edo baliaezintasun-egoeran dauden eta Gizarte Segurantza ez kotizatu izangatik edo hori epe laburregian egin izanagatik kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubiderik ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikak.

Bi modalitate daude:

-        Desgaitasunagatik

-        Erretiroagatik.

 

Nork eska dezake?

Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-        Interesdunak zuzenean.

-        Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-        Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte kasu hauetan:

-        Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa:

-           65 urte edo gehiago edukitzea eskaeraren unean.

-           Aiarako udalerrian erroldatuta egotea.

-           Gutxienez 10 urte legalki bizitzen egon izana Espainian, 16 urtetik pentsioaren adinera arte, eta urte horietako bi elkarren segidakoak eta pentsio-eskaera egin aurrekoak izan beharko dira.

-           Ez edukitzea nahikoa errenta edo diru-sarrera irauteko oinarrizko beharrei aurre egiteko.

-        Kotizazio gabeko baliaezintasun-pentsioa:

-           18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago edukitzea eskaeraren unean.

-           Aiarako udalerrian erroldatuta egotea.

-           Gutxienez 10 urte legalki bizitzen egon izana Espainian, eta urte horietako bi elkarren segidakoak eta pentsio-eskaera egin aurrekoak izan beharko dira.

-           % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna edo gaixotasun kronikoa izatea.

-           Ez edukitzea nahikoa errenta edo diru-sarrera irauteko oinarrizko beharrei aurre egiteko. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko duen eredu ofizialaren arabera (005. eranskina).

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-        Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-        Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-        Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko eta transmititzeko (012. eranskina).

-        Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013 eranskina).

Agiri osagarriak

·      005. eranskina- Gizarte-zerbitzuak eskuratzeko eskaera.

·      008. eranskina-Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

·      009. eranskina-Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

·      012. eranskina-Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

·      013. eranskina-Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

 Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-    Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Aplikatu beharreko araudia

-        8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-         Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-         Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-         Eskaera Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Oharrak

-         Baliaezintasun- edo erretiro-pentsioak jasotzeko eskubidearen aitorpenaren eragin ekonomikoak indarrean sartuko dira eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabetearen lehenengo egunetik aurrera.

Unitate arduraduna

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31