Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.5.- TELELAGUNTZA-ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Telefono-lineara konektatutako terminal batek eta erabiltzaileak soinean daraman domina edo eskumuturreko batek (Eusko Jaurlaritzak ematen du hori) osatzen duten gailu berezi bat da, gai dena dei bat egiteko larrialdi-egoera batean edo ezohiko egoera batean.

Hauek dira gailuaren funtzioak:

-        Arreta integrala eskaintzea erabiltzaileei, laguntza-sareekiko konexio iraunkorraren bidez. Horrek, haien bizi-kalitatea hobetzeaz gain, autonomia- eta etxebizitzan segurtasun-sentimendua indartuko du.

-        Berehalako esku-hartzea eskaintzea gizarte-premiako egoeratan edo larrialdi-egoeratan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

-        Babesa ematea erabiltzailearen zaintzaz arduratzen den ingurune sozio-familiarrari.

 

Nork eska dezake?

-        Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. Eta, zehazki:

-        65 urtetik gorako pertsonek:

-        Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera dutenak.

-        Mendekotasun-arriskuaren egoeran daudenak, gutxienez 23 punturekin mendekotasun-baremoan.

-        Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.

-        Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak.

-        Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun fisikoa duten pertsonak.

-        Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta desgaitasun sentsoriala duten pertsonak.

-        Organo eskudunaren administrazio-ebazpenak aitortutako mendekotasun-egoera duten eta gaixotasun mentala duten pertsonak.

-        Aurreko egoeretan ez dauden eta gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak telelaguntza-zerbitzuak artatu ditzakeen beharrak hautematen baditu; kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion txostena igorri behar du.

Aurkeztu beharreko agiriak

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-         TELELAGUNTZA-ESKAERA.

-         OSASUN-FITXA.

-         GIZARTE-TXOSTENA (soilik 7. kasuan dauden pertsonek, hau da, aurreko egoeretan ez daudenak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak igorritako txostenean telelaguntza-zerbitzuaren bidez artatu daitezkeen beharrak hauteman direnean).

-        Bestelako agiriak:

• Erroldatze kolektiboaren agiria.

• Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

• Desgaitasun-mailaren ziurtagiria eta/edo eskatzailearen mendekotasun-mailaren aitorpena, horiek izatekotan.

Agiri osagarriak

-         

-        TELELAGUNTZA-ESKAERA.

-        OSASUN-FITXA.

-        GIZARTE-TXOSTENA.

-        BORONDATEZKO ORDEZKARITZAREN EREDUA, eskaera ordezkari baten bitartez aurkeztekotan.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udalaren bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: hilabete bat Gizarte Zerbitzuen arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzaren aurrean eskaera aurkezten denetik.

-          Legezko gehieneko epea: bi hilabete eskaera Gizarte Zerbitzuen arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzara iristen denetik.

-          Epe barruan ez erantzutearen eragina: Positiboa.

-           

Aplikatu beharreko araudia

-        144/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzkoa.

-        Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko ekainaren 30eko AGINDUA, telelaguntzaren zerbitzu publikoari 2011. urtean aplikatu beharreko prezio publikoaren zenbatekoa eta salbuespena zehazteko dena.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egiaztatzea eskaera modu egokian bete dela eta eskatutako agiri guztiak atxiki direla.

-          Eskatzaileak agiriak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztea, ondoren Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko “”leihatila bakarraren” bidez.

-          Interesdunari hartu-agiria ematea.

-          Agiriak Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako Zuzendaritzari bidaltzea, hark izapidetu ditzan.

Ondorengo izapideak

-          Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietarako Zuzendaritzak eskaera jaso, erregistratu eta izapidetzea.

-          Telelaguntza-terminala etxean ipintzea.

Oharrak

Terminala instalatzeko, beharrezkoa da etxebizitzan telefono-linea finkoa edukitzea. Etxebizitzan beste telefono mota bat edukiz gero, kontsultatu Zuzenean zerbitzuarekin ((012) telefono-konpainiekiko bateragarritasunak eta bateraezintasunak.

Unitate arduraduna

- Eusko Jaurlaritza. Gizarte Gaietarako Zuzendaritza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31