Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.1.- ZERBITZU OROKORRAK

 

6.1.6.- ARABAKO EGOITZA-UNITATE SOZIOSANITARIORA SARTZEKO BALORAZIO-ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

-        Egoitza-unitate soziosanitarioa aldi baterako laguntza-baliabide bat da, eta zaintza-behar handiak dituzten pertsonei beharrezko prestazioak emateko dago diseinatuta.

-        Aldi baterako kokaleku moduan erabili dezakete ospitaleratuta dauden eta alta klinikorako irizpideak biltzen dituzten pertsonek, mota askotako arrazoi soziosanitarioengatik. Horrez gain, gizarte-zerbitzuen sareko zentroetan eta etxeetan mantentzeko zailak diren kasuak bideratzeko ere erabil daiteke, ospitaleratzearekin bat ez datozen arreta soziosanitarioko beharrak edukitzeagatik.

-        Hau da erabiltzaileen profila:

a)     Bizitzaren amaieran zaintzak behar dituzten pertsonak: ospitale-alta duten, etxebizitzara itzuli ezin diren eta egoitza-zentro batean sartu ezin diren pertsonak dira.

b)    Ospitaleratze baten ostean susperraldi-egoeran dauden eta desgaitasun fisiko edo psikiko larria duten pertsonak, etengabeko laguntza-zaintzak eta etengabeko osasun-zaintzak behar dituztenak.

c)     Jokabidearen nahasmenduak dituzten pertsonak: dementzia-prozesuak dituzten adinekoak, jokabidearen nahasmenduak eta asaldua dutenak eta hori dela eta egoitza-zentro baten ohiko jarduera larriki distortsionatu dezaketenak. Etxean egon ezin diren eta zentro psikiatrikoetako laguntza behar ez duten pertsonak ere izan daitezke.

d)    Gaixotasun infekto-kutsakorrak dituzten pertsonak: egoitza-zentro batean eskaini ezin diren kontrol- eta isolamendu-neurri bereziak behar dituztenak eta unitate espezifikoetako ospitaleratzeak behar ez dituztenak.

e)     Ospitale-alta ematerakoan susperraldirik behar ez duten baina etxera itzuli ezin duten pertsonak, gizarte-arazoengatik.

f)     Gizarte- eta osasun-behar handiak dituzten eta ospitaleratzerik behar ez duten egoerak.

-        Erabiltzaileen jatorria:

a)    Ospitaleak: dagokion ospitalearen proposamenari jarraikiz.

b)    Egoitzak: dagokion zentroaren proposamenari jarraikiz.

c)    Etxebizitzak: Lehen Mailako Arretako Unitateen eta Gizarte Zerbitzuen proposamenari jarraikiz.

 

Hiru kasuetan, interesdunak dagokion eskaera aurkeztu beharko du aldez aurretik.

Nork eska dezake?

-        Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-        Interesdunak zuzenean.

-        Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-        Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

-        Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)     18 urte beteta edukitzea eskaera aurkezteko egunean.

b)    Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eskaera aurkezteko unean.

c)     Euskadiko osasun-sistema publikoaren onuradun izatea, eta, ez izatekotan, beste erakunde baten aseguru pribatu bat edukitzea, interesdunari aukera emango diona egoitza-unitate soziosanitarioan artatua izateko eta konpromisoa hartuko duena aipatutako unitatean jasotako osasun-arretaren kostua finantzatzeko.

d)    Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordearen aldeko irizpena edukitzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Unitatera sartzeko balorazio-eskaera (dekretuaren I. eranskina), balorazio medikoa, soziala eta erizaintza-zaintzekin lotutakoa jasoko duena.

-        Sinatutako adostasun-dokumentua (dekretuaren II. eranskina).

-        Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-      NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-      Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-      Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-      Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-      Pertsona ez badu ordezkari batek ordezkatzen, erreferentziako pertsona bat izendatu ahalko du, baina soilik komunikazio- eta jakinarazpen‑ondoreetarako (008. eranskina).

-        Aseguru pribatuen edo bestelako erakundeen kasuan: interesdunak Arabako egoitza-unitate soziosanitarioan artatua izateko baimena ematen dion pertsonak sinatutako adostasuna eta Osakidetzari zuzendutako konpromisoa, osasun-modulua finantzatzekoa.

-        Aseguramendu-agiria Euskal Osasun Sistema Publikoarekin.

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-        Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: 15 egun.

-          Legezko gehieneko epea: hilabete bat ebazpena jakinarazteko. Hamabost egun premiazko espedienteetan.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-        Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (2014ko irailaren 1eko ALHAO, 98. zenbakia).

-        Diputatuen Kontseiluaren 32/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Arabako Lurralde Historikoko egoitza-unitate soziosanitariorako sarbidea arautzen duena.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-          Dagokion zerbitzuko profesionalak unitatera sartzeko balorazio-eskaera betetzea: medikoek, erizaintzako langileek eta erreferentziako gizarte‑langileak. Horrekin batera, interesdunak sinatuko du eta eskaera erregistratuko da.

-          Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-          Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-          Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Adineko Pertsonen Sailera igortzea

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak dagokion irizpen teknikoa ematea eta ebazpen-proposamena egitea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak ebazpena ematea.

-          Interesdunari laguntza esleitu edo ukatzeko ebazpena jakinaraztea.

Oharrak

-        Pertsona ospitaleratuta dagoenean, Aiarako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzua lankidetzan arituko da ospitalearekin eskaeraren izapidetzeari begira, beharrezkoa bada.

-        Ebazpena baieslea bada, ebazpena igortzen denetik egin ahal izango da egoitza-unitate soziosanitarioko sarbidea, nahiz eta hori ez den oraindik formalki jakinarazi.

-        Egonaldiko lehen 30 egunetan, unitatearen erabiltzailea salbuetsita egongo da prezio publikoa ordaintzetik. 31. egunetik aurrera, erabiltzaileak egoitza‑zentroetako aldi baterako egonaldietarako ezarritako tarifa ordaindu beharko du, eta hori aldatu egin daiteke urtero indarrean dagoen araudiaren arabera.

-        Nahiz eta laurogeita hamar eguneko batez besteko egonaldia finkatzen den helburu gisa, unitateko egonaldirako gehieneko epea hamabi hilabete jarraitukoa izango da, eta erabiltzaileak unitatetik irten beharko dira Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordearen irizpenari jarraikiz. Kasu horretan, ohiko etxebizitzara itzuliko dira, edo baliabide egokienera bidaliko dituzte, bai sanitarioa edo bai soziala, euren beharrei behar bezala erantzuteko.

-        Egoitza-unitate soziosanitarioak zerbitzu medikoa, erizaintza-zerbitzua, fisioterapia-zerbitzua, terapia okupazionala eta gizarte-arretako zerbitzua izango ditu.

-        Plaza hutsen esleipen-zerrenda (itxarote-zerrenda) izango da unitatean plaza bat esleitzeko lehentasuna-ordena zehazteko tresna nagusia.

-        Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-        Kasuaren jatorriaren arabera:

 

-        Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Gizarte Gaietarako Saila.

-        Foru Gizarte Zerbitzuak. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

-         Osakidetzaren Sareko Gizarte Zerbitzuak.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31