GIZARTE-ZERBITZUAK |
6.2.- DESGAITASUNA |
6.2.1.- DESGAITASUN-MAILAREN ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Egoera pertsonalaren aitorpena da muga edo arazo fisiko, psikiko eta sozialengatik, baita garraio kolektiboak erabiltzeko mugikortasun-zailtasunengatik ere; horrek desgaitasun-maila zehatz bat ekarriko du. Balorazioaren xede izango dira pertsonaren desgaitasuna eta, hala badagokio, gizarte-faktore osagarriak, besteak beste, familia-ingurunearekin eta lan-, hezkuntza- eta kultura-egoerarekin lotutakoak, haren gizarteratzea oztopatzen dutenak. Desgaitasun-egoeren balorazioa eta mailaren kalifikazioa egin aurretik, organo tekniko eskudunek interesduna aztertuko dute. Desgaitasun-maila ehunekoarekin neurtzen da. Desgaitasuna duten pertsonatzat hartzeko, % 33tik gorako desgaitasun aitortua eduki behar du. |
Nork eska dezake? |
- Oro har desgaitasun-egoeran egon daitezkeelako seinaleak dituzten pertsonek eskatu ahalko dute, betiere gutxienez 6 hilabete igaro badira diagnostikotik eta/edo errehabilitazio, tratamendu edo esku-hartzetik. Horrez gain: - Aiaran erroldatuta egon beharko dira eskaera aurkezteko unean. - Indarreko NAN edo AIZ eduki beharko dute. Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztu beharko dute. - Honako hauek aurkez dezakete eskabidea: - Interesdunak zuzenean. - Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak. - Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak. . |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- Desgaitasuna aitortzeko eskaera (002. eranskina) - Nortasuna egiaztatzen duten agiriak: - NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial. - Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da. - Adingabeen kasuan: familia-liburua; banantzearen edo dibortzioaren kasuan, zaintza eta babesa arautzen dituen hitzarmena; familia-harreraren kasuan, hura eratzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala. - Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala. - Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez. (009. eranskina). - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina). - Interesdunaren egoera egiaztatzen duten eta hark eskura duen edo eska dezakeen desgaitasunaren kalifikazioaren eskaeraren oinarri izango diren txosten mediko eta/edo psikologikoak (ospitale-alten txostenak, espezialisten kontsultak, etab.). - Gizarte-faktore osagarriak baloratzeko egokitzat jotzen diren gainerako agiriak (hezkuntzakoak, lanekoak, etxebizitzakoak, etab.). |
Agiri osagarriak |
- 002. eranskina – Desgaitasuna aitortzeko eskaera. - 008. eranskina – Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak. - 009. eranskina – Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea: - Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera. - Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa. |
Aplikatu beharreko araudia |
- 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, minusbalia graduaren aintzatespena, adierazpena eta kalifikazio egiteko prozedurari buruzkoa. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera eta agiriak jaso, erregistratu eta egiaztatzea, eta, hala badagokio, egon daitezkeen akatsak edo omisioak zuzentzea. - Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan. - Hitzordua ematea Gasteizko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoak desgaitasuna baloratzeko. - Espediente osoa Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea. |
Ondorengo izapideak |
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratzea. - Desgaitasun-mailaren balorazioa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoko taldeak emandako egunean. Hitzordu horretarako finkatutako egunean, interesduna desgaitasuna baloratzeko oinarrizko zentrora joan beharko da, Gasteizko Manuel Iradier kaleko 27. zenbakian. - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak maila-ebazpena ematea. - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraztea interesdunari. |
Oharrak |
- Mugitzeko eta/edo desgaitasuna baloratzeko oinarrizko zentrora joateko zailtasunak izanez gero, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan bertara joateko garraio egokitua eskatu ahalko da. Garraio hau doan erabiliko da. - Ebazpenaren eraginetarako data eskaera Aiarako Udalean erregistratutako data izango da. - Jakinarazpena jaso ondoren, komeni da hitzordua eskatzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, eskuratutako desgaitasun-maila oinarri hartuta baliabideak edo prestazioak baloratzeko. - Desgaitasun-maila hori berrikusi ahalko da, hasierako balorazioaren eskaeraren oinarri izan zen egoera aldatu bada. Berrikuspen hori ofizioz egin ahalko du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak, edo pertsona interesdunak hala eskatuta. - Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan. |
Unitate arduraduna |
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzua |