Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.2.- DESGAITASUNA

 

6.2.3.- APARKATZEKO TXARTELAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Desgaitasuna duten mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailu automobilak aparkatzeko txartela baldintzak betetzen dituzten pertsonek euren ibilgailu automobilak helmugatik ahalik eta gertuen aparkatzeko duten eskubidea egiaztatzen duen agiri publiko bat da.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Eskaera, behar bezala beteta.

-        Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo egoitza-baimenaren kopia.

-        Desgaitasun-ziurtagiria.

-        Txartel motako bi argazki (soilik baiezko ebazpenaren kasuan).

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea:

-          Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-        Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze‑txartela arautzen duena.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Eskaera jaso eta zuzena dela egiaztatzean, hura erregistratzea.

-         Eskaeraren kopia zigilatua ematea eskatzaileari, frogagiri moduan.

Ondorengo izapideak

-         Eskaera bidaltzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-         Foru-ziurtagiria jaso ostean, dagokion proposamen teknikoa igortzea.

-         Alkatetza Dekretua.

-         Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

-         Eskaera izapidetzeko beharrezkoak diren udal-ziurtagiriak barneko mailan kudeatuko dira.

-         Argazkiak eskatuko dira txartela igortzeko.

-         Txartela 5 urtean behin berritu beharko da.

Esleipenaren unitate arduraduna

-          Aiarako Udala

Izapideen unitate arduraduna

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31