Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE-ZERBITZUAK

6.2.- DESGAITASUNA

 

6.2.4.- BONO-TAXIAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Bono-taxien erabileraren bidez mugikortasun-desgaitasun larriak dituzten pertsonei garraiobide alternatiboak eskaintzeko xedea duen programa bat da. Laguntza ekonomiko bat esleitzean datza, aurreordainketako txartel izendun baten bidez, zeinetan esleitutako zenbatekoa kargatuko den taxi-zerbitzuan erabili ahal izateko, garraiobide alternatibo moduan.

Nork eska dezake?

-        Dirulaguntzaren onuradun izango da funts publikoen hartzailea, zeinak esleipena legitimatzen duen egoeran egon beharko duen.

-        Adingabeei zuzendutako laguntzen kasuan, haien onuraduntzat hartuko dira aita, ama edo erakunde publiko eskudunaren aurreko tutoretza edo harreraren arduraduna, betiere adingabearekin bizi badira.

-        Laguntza hauen onuradunak izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) 12 urte edo gehiago edukitzea.

b) Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera-dataren aurreko gutxienez urtebeteko epe jarraituan.

c) Osasun-egoera edo bestelako kasuak direla eta, ez edukitzea ohiko etxebizitzatik kanpora lekualdatzeko ezintasuna.

d) Onuradunak honako desgaitasun-baldintzak bete beharko ditu:

-        Galera funtzional edo anatomiko bat edo funtsezko deformazio bat edukitzea, % 33tik gorakoa, zailtasunak emango dizkiona garraio kolektiboak erabiltzeko; horrez gain, gutxienez 9 puntu eskuratu beharko ditu garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko baremoan.

-        Desgaitasun psikikoak edo gaixotasun mentalak ez oztopatzea bizitza sozial autonomoa. Desgaitasun psikikoaren maila ez da inolaz ere % 52etik gorakoa izango.

Agiri osagarriak

-        Izapidetze-unitateak edozein agiri osagarri eskatzeko aukera izango du laguntza modu egokian kudeatzeko.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27 etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea:

-          Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-        1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, minusbalia graduaren aintzatespena, adierazpena eta kalifikazio egiteko prozedurari buruzkoa.

-        Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere (2014ko irailaren 1eko ALHAO, 98. zenbakia).

-        Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek taxia garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko laguntzen urteroko deialdiaren aldaketak

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Prozedura zuzentzeko organo eskuduna Desgaitasuna duten Pertsonen Sailaren Zuzendariordetza Teknikoa izango da, eta hark izapidetuko du behar bezala arrazoitutako ebazpen-proposamena Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen organo eskudunaren aurrean.

-         Ebazpena behar bezala arrazoituta beharko da.

-         Deialdietan aurreikusitako laguntzei begira aipatutako baldintza guztiak betetzeak ez du eskubidea ematen haiek esleitzeko.

-         Deialdietan aurreikusitako laguntzak esleitzeak ez du esan nahi Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak antzeko jarduketetarako laguntzak esleitzeko betebeharra duenik hurrengo ekitaldi ekonomikoetan.

Oharrak

-         Deialdi honetako esleipen-ebazpena kreditu egoki eta nahikoa egoteak baldintzatuko du.

-         Laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 888,00 eurokoa izango da.

-         Gehieneko zenbateko hori onuradunaren familia-errentaren arabera haztatuko da, eta 2018ko ekitaldiari eta eskaeraren uneari dagokien mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek taxia garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko laguntzen urteroko deialdiaren aldaketen I. eranskineko taulan jasotako ehunekoak aplikatuko dira.

-         Honela haztatuko da eskaeraren unea: a. 2017ko abenduaren 31ra bitartean jasotako eskaeretan, ekitaldi oso bati dagokion laguntza esleituko da. b. 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte jasotako eskaeretan, hilabete osoen arabera haztatuko da, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

-         Ez dira 44 eurotik beherako laguntzak esleituko.

Unitate arduraduna

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31