Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.1.- MENDEKOTASUN-EGOERA AITORTZEKO ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Balorazio honek eskatzaileak izan dezakeen autonomia fisikoaren, adimendunaren edo sentsorialaren galerari lotutako mendekotasun-egoerak identifikatzeko bide ematen du. Horrela, erabiltzaileak beren beharretara ondoen egokitzen diren zerbitzu edo prestazio ekonomikoetara bideratzen ditu, betiere sarbiderako eskakizunak betetzen badira.

Helburua da, ahulezia bereziko egoeran egoteagatik, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, autonomia pertsonal handiagoa lortzeko eta herritar gisa dituzten eskubideak erabat baliatu ahal izateko laguntzak behar dituzten pertsonen beharrei erantzutea.

 

Nork eska dezake?

-          Aiaran erroldatuta dauden pertsonek, legezko egoitza estatuan dutenek, 5 urteko antzinatasunarekin; urte horietatik bik eskabidearen aurreko 2 urteak izan behar dute.

-           Bost urte baino gutxiagokoen kasuan, egoitza-aldia beren zaintzaren eta babesaren arduradun direnei eskatuko zaie.

 

-          Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-           Eskatzaileak zuzenean.

-           Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

 

-        Mendekotasuna aitortzeko eskaera (001. eranskina)

-        Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.

-        Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-        Adingabeen kasuan: familia-liburua; banantzearen edo dibortzioaren kasuan, zaintza eta babesa arautzen dituen hitzarmena; familia-harreraren kasuan, hura eratzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-        Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-         Osakidetzak eta foru-sareko egoitza-zerbitzuei atxikitako medikuek emandako osasun-txostena. (006. eranskina) Beste txosten mediko osagarririk edukiz gero (ospitaleratzeetako alten txostenak…), horiek espedientean sartu ahalko dira..

-         Interesdunaren osasun-txartela.

-          Atzerritarrek, horiez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

-           Europar Batasunaren barruko atzerritarren kasuan, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroko ziurtagiria.

-          Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan: egoitza-baimena.

Agiri osagarriak

-            001. eranskina – Mendekotasuna aitortzeko eskaera.

-           006. eranskina – Osasun-txostena.

-           008 eranskina – Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-           009 eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-          012 eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

Non izapidetzen da?

Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

-           

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.

-          Legezko gehieneko epea: bi hilabete eta erdi, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

-           

Aplikatu beharreko araudia

-          39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

-          Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Eskaera eta agiriak jaso, erregistratu eta egiaztatzea, eta, hala badagokio, egon daitezkeen akatsak edo omisioak zuzentzea.

-          Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-          Hitzordua ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoko pertsona batek, mendekotasuna baloratzeko.

-          Espedientea igortzea Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera.

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Bisita egitea etxera Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Baloraziorako Unitate Teknikoko pertsona batek emandako egunean.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak mendekotasun-maila ebaztea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraztea interesdunari.

Oharrak

-          Jakinarazpena jaso ondoren, komeni da hitzordua eskatzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, eskuratutako mendekotasun-maila oinarri hartuta baliabideak edo prestazioak baloratzeko.

-          Mendekotasun-maila hori berrikusi ahalko da, hasierako balorazioaren eskaeraren oinarri izan zen egoera aldatu bada. Berrikuspen hori ofizioz egin ahalko du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak, edo pertsona interesdunak hala eskatuta.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

-          Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-           Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31