Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.2.- ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Zerbitzu honen helburua da, autonomiarik ez dutelako, modu independentean moldatu ezin diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea; izan ere, zailtasunak izaten dituzte eguneroko bizitzako jardueretarako eta, beraz, hirugarren pertsona baten laguntza behar izaten dute.

-          Honako hauek ditu xede, besteak beste:

-          Autonomia pertsonala areagotzea eta gizarte-bizitzako integrazioa eta parte-hartzea erraztea.

-          Isolamendua apurtzea eta bakarrik bizi diren pertsonei segurtasuna ematen laguntzea.

-          Norberaren edo familiaren narriadura saihestea, eta bizi-baldintzak hobetzen dituzten ohiturak sortzen laguntzea.

-          Etxetik irteteari eta egoitza-zentro batean sartzeari alternatiba bat eskaintzea.

-          Etxeko Laguntzaren bidez, onuradunei laguntza pertsonala ematen zaie honako zeregin edo egitekoren bat edo guztiak egiteko:

-           Etxeko laguntza: etxea garbitzea, jatekoa prestatzea, arropa garbitzea eta zaintzea (soilik bakarrik bizi bada).

-           Arreta eta laguntza pertsonala: zaintza eta higiene pertsonala; altxatzeko eta etzateko laguntza; jateko laguntza; sendagaien kontrola.

-           Beste batzuk:  zaintza eta laguntza; familia-antolamendua; erosketak eta kudeaketak egitea.

-          Onuradun bakoitzari arreta emateko gehieneko ordutegia aldatu egiten da mendekotasun-mailaren arabera, eta honako hauek dira:

-          Mendekotasun-mailarik gabe (MEA): 3 ordu astean.

-          MEA zaharrak dituzten pertsonak (gradu eta mailarekin):

a) 1. graduko, 1. eta 2. mailako MEA: gehienez 5 ordu astean.

b) 2. graduko, 1. mailako MEA: gehienez 7 ordu astean.

c) 2. graduko, 2. mailako MEA: gehienez 9 ordu astean.

c) 3. graduko, 1. mailako MEA: gehienez 13 ordu astean.

c) 3. graduko, 2. mailako MEA: gehienez 16 ordu astean.

-          Gradua baino ez duen MEA duten pertsonak:

a) MEA - 1. GRADUA: gehienez 5 ordu astean.

a) MEA - 2. GRADUA: gehienez 10 ordu astean.

a) MEA - 3. GRADUA: gehienez 16 ordu astean.

Ordutegi horiek egunean zehar eta astean zehar banatu ahalko dira, baina inola ere ez dira izango egunean 3 ordu baino gehiago.

Nork eska dezake?

-          Zuzenean interesdunak berak; Arabako Lurralde Historikoan egon beharko du erroldatuta, gutxienez eskaera aurkezteko eguna baino urtebete lehenagotik, eta hura aurkezteko unean Aiaran erroldatuta egon beharko du. Errolda-eskakizuna betetzen ez denean, zerbitzuaren helburu den pertsona edo pertsonak familia-errotazioan daudelako eta/edo etxebizitzaz aldatu direlako, bat-batean etorri den krisi-egoera baten ondorioz, salbuespen gisa prestazio hori eman liteke.

-          Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Eskabidea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko duen eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina).

-        Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-        Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-        Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-        Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-         Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-         Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.

-         Eskatzailearen iritziz zerbitzua emateko beharra baloratzeko erabakigarriak izan daitezkeen txostenak.

Agiri osagarriak

-          004. eranskina - Datu osagarrien eskaera, Etxeko Laguntza Zerbitzuko zerbitzuak edo prestazio ekonomikoak eskuratzeko.

-          008. eranskina- Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-          009. eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-          012- eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-          013 eranskina - Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-        Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-         Aurreikusitako epea: bi hilabete.

-         Legezko gehieneko epea:

-         Mendeko pertsonak: lau hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-         Pertsona independenteak:

-         2 hilabete, eskabidea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkezten denetik, baldin eta hori mendekotasun-ebazpena eman eta jarraian egiten ez bada.

-         6 hilabete, mendekotasuna ematen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-           Epean ez erantzutearen ondorioak: onartua.

-          

Aplikatu beharreko araudia

-         39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (2006/12/15eko BOE, 299 zenbakia).

-         Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

-         Etxerako Laguntza Zerbitzua ematea arautzen duen Araudia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Batzarrak 1998ko urriaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsia (1998ko azaroaren 20ko ALHAO, 133 zenbakia).

-         Etxeko Laguntzako Zerbitzuak ematea arautzen duen Araudiko 13.8 artikuluaren aldaketa (2005eko apirilaren 1eko ALHAO, 37 zenbakia).

-         Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

-         45/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen den mendekotasun-egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia.

-          

-          

-          

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-         Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-         Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-         Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-         Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) egitea.

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera ulertzeko txostena egitea.

-         Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Ondorengo izapideak

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo bertako Zuzendaritzaorde Teknikoak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena baloratzea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion arreta-programa egitea, eta, arretarako ordutegiak eta garatuko diren zeregin eta funtzioen programazioa zehaztea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak -maila ebazpena ematea.

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ebazpena jakinaraztea interesdunari.

-          Zerbitzua emango duen langilea etxean aurkeztea (familia-langilea).

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egitea: koordinazioa interesdunarekin, familiarekin eta zerbitzua ematen duen enpresarekin.

Oharrak

-         Familia-unitate bakar batean, pertsona batek baino gehiagok jaso dezake Etxeko Laguntza-Zerbitzua; eskaerak independenteak izango dira.

-         Egunero gehienez ere hiru orduz eskainiko da arreta.

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak baliabide hau emateko prezioa esleituko du, espedientearen balorazio ekonomikoa oinarri hartuta.

-         Zerbitzua 6 hilabetez etenez gero, iraungi egingo da.

-         Jarraipen-fasean, aldaketak egin ahalko dira arreta-programan (aldaketak ordu-kopuruan edo -banaketan, bai eta emango den arreta motan ere), kontuan hartuta familia-egoera eta aldaketak mendekotasun-egoeran.

-         Familia-errotazioko egoeretan, arreta-programa familia bakoitzaren beraren beharretara egokituko da.

-         Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-         Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31