GIZARTE ZERBITZUAK |
6.3.- MENDEKOTASUNA |
6.3.3.- ZAINTZAILEEI LAGUNTZA EMATEKO ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen “Zaintzeko zaindu” programaren bidez, familiei laguntza eman nahi zaie, adinekoak beren ingurunean mantentzeko. Programan honako helburu hauek dituzten ekintzak egingo dira: - Adineko mendekoa ahalik eta denbora luzeen mantentzea bere habitatean eta bere ingurukoekin. - Sare naturala bultzatzea besteak zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko moduetan: nork bere burua zaintzen ikastea beste bat zaindu ahal izateko. - Zaintzaileei informazioa ematea: laguntza-tresnak eta eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea. - Besteekin ezagutzak, esperientziak, zailtasunak eta egiteko moduak partekatzea, elkarri laguntzeko prozesuan, elkarrekin hobekuntzak bilatzeko. - Honako laguntza-programa hauek jasotzen ditu: - Etxeko laguntza psikologikoa adinekoak zaintzen dituzten familiartekoentzat: - programa honek parte-hartze psikologiko zuzena eskaintzen du, familia-eremuan; horretarako, psikologo bat joaten da zaintzaile zuzenaren familia-etxera, kontuan hartuta parte hartu nahi duten familia-unitateko pertsona guztiak. - Hona hemen lortu nahi diren helburuak: - Familia osatzen duten pertsonei euren burua zaintzen laguntzea, etxean mendeko pertsonari lagundu ahal izateko, eta zaintza horretan familiako erantzunkidetasuna ahalbidetzea. - Mendeko adineko bati arreta ematearen ondoriozko familia-gatazkak saihestea edo konpontzea. - Familia-eremuan komunikaziorako, autoestimurako eta antsietatearen murrizketarako teknikak lantzen laguntzea. - Familiari laguntzea zaintzen zuen familiartekoa hiltzen denean. |
Nork eska dezake? |
- Zerbitzu hau adineko mendeko bati laguntzeko familia-sarearen parte den edozein pertsonak eskatu ahalko du, eta horretarako baldintza da bai adinekoak bai zaintzaileak egoitza Aiaran izatea eta adinekoak 65 urte edo gehiago izatea. - Zaintzen den adinekoak aitortuta izan beharko du mendekotasun-graduren bat. Hala ere, salbuespen gisa baloratzen dira mendekotasun-balorazioa eskatu baina oraindik administrazio-ebazpena eman ez den kasuak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- Programa honetan parte hartzea eskatzeko, ez da beharrezkoa izango beste dokumenturik |
Non izapidetzen da? |
-Aurrez aurre: Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013) Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332) - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. |
Betebehar ekonomikoak |
- Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: astebete. - Legezko gehieneko epea: ez dago halakorik. - Epean ez erantzutearen ondorioak: ez dago halakorik. - - - |