Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.4.- FAMILIA BARRUKO ZAINTZETARAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAREN ESKABIDEA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Familia-inguruneko zaintzetarako eta pertsona zaintzaile ez-profesionalentzako laguntzarako prestazio ekonomikoaren helburua da mendekotasun-egoera aitortuta duen pertsona bati bere familia-inguruneko pertsona zaintzaile ez-profesional batek arreta emateak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzea.

Eskubide bat da mendekotasun-egoera aitortuta duten eta horretarako ezarritako eskakizunak betetzen dituzten pertsonentzat, betiere Arretarako Banako Programan alternatiba egokiena direnean.

Arretarako Banako Programa dokumentuan ustez egokienak diren gizarte-zerbitzuak eta/edo prestazio ekonomikoak adierazten dira, bai eta horien arteko lehentasun-hurrenkera ere.

-          Honako hauek dira prestazio horren ezaugarriak:

-          Mendekotasun-mailaren arabera aitortzen da.

-          Izaera finalista du; kasu honetan, mendeko pertsona zaintzeko gastuak ordaintzeko erabili behar da.

-          Aldi baterako da (hamabi hilabete urtean).

-          Bateragarria da beste baliabide batzuekin: etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa, eguneko arretarako landa-zentroa, aldi baterako egonaldiak egoitzetan.

Nork eska dezake?

-          Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-          Interesdunak zuzenean.

-          Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

-          Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          Mendekotasun-egoera aitortuta izatea dagokion graduan eta mailan.

-          Arretarako Banako Programa (ABP) izatea; bertan, prestazio ekonomikoaren egokitasuna zehaztu behar da.

-          Aiaran erroldatuta egotea eta bertan izatea bizilekua, prestazio ekonomikorako sarbidea izapidetzeko dokumentazio osagarria aurkezteko egunean.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen duen babes maila jasotzeko, gainera Arabako Lurralde Historikoko erroldatzea eta egoitza egiaztatu beharko da 3 urtez elkarren segidan, mendekotasun-egoera aitortzeko lehenengo eskaeraren egunaren aurreko 3 urtean.

-          Mendeko pertsona zaintzaile ez-profesional batek artatu beharko du bere ohiko etxebizitzan.

-           Erreferentziazko zaintzaile nagusia identifikatu beharko da, eta hark beteko ditu zuzenean zaintza-egitekoak edo berak izango du zaintzen erantzukizuna.

-          Oro har, prestazio ekonomikoaren pertsona titularrak eta zaintzaileek etxe berean bizi beharko dute, indarrean dagoen araudian jasotzen diren salbuespen-egoeretan izan ezik.

-          Prestazio ekonomikoaren titularrak eta zaintzaileak ahaidetasun-harreman bat izan beharko dute (ezkontza edo ezkontzaren antzeko lotura, eta odolkidetasun- eta ezkontza-ahaidetasuna, edo adopzioko ahaidetasuna, hirugarren mailara arte), indarrean dagoen araudian jasotzen diren salbuespen-egoerak gorabehera.

-           Etxebizitzak bizigarritasun-baldintza egokiak izan beharko ditu beharrezko zaintzak gauzatu ahal izateko.

-          Zaintzaileak, gainera:

-          18 urte edo gehiago izan behar ditu eta Espainiako estatuan bizi beharko da legez.

-          Zaintzaile bakar batek gehienez ere hiru pertsona mendeko artatu ahalko ditu aldi berean.

-          Zaintzak emateko nahikoa gaitasun fisiko eta psikiko izan behar du.

-          Gutxienez urtebetez eman beharko du zaintza eta arreta, bat-bateko egoerek eragotzi ezean.

-          Mendeko Pertsonari Arreta emateko Konpromisoa sinatu beharko du.

Aurkeztu beharreko agiriak

-          Eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina)

-          Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-          NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen beste edozein agiri ofizial.

-          Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-          Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-          Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

 

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-         Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-         Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa. (018. eranskina).

-         Mendeko pertsonari arreta emateko konpromisoa. (019. eranskina).

-         Zaintzailearen NANa, AIZa edo, bestela, indarrean dagoen legeriaren arabera, bere identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai eta haren osasun-txartela ere.

-         Pertsona zaintzaile nagusiaren izendapena onartzeko dokumentua. (020. eranskina).

-         Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.

Agiri osagarriak

-          004. eranskina.- Datu osagarrien eskaera, Etxeko Laguntza Zerbitzuko zerbitzuak edo prestazio ekonomikoak eskuratzeko.

-          008- eranskina – Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-          009. eranskina - Egitatezko zaintzen zinpeko adierazpena.

-          012. eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-          013. eranskina- Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

-          018. eranskina- Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa.

-          109. eranskina- Mendeko pertsonari arreta emateko konpromisoa.

-          020. eranskina- Pertsona zaintzaile nagusiaren izendapena onartzeko dokumentua.

Non izapidetzen da?

Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

-         - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-         Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

-           

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: gehieneko legezko epea.

-          Legezko gehieneko epea:

-          a) Prozesu jarraitua: hiru hilabete eta erdi, mendekotasunari buruzko ebazpena ematen denetik, edo sei hilabete, mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera egiten denetik.

-          b) Prozesu etena: bi hilabete prestazioa eskatzen denetik.

-            Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-           39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (2006/12/15eko BOE, 299 zenbakia).

-          Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

-           Diputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, arautzen dituena autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskaintzeko sistemako prestazio ekonomikoak Araban: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (2014/09/01eko ALHAO, 98 zenbakia).

-          Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-          Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-          Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-          Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-          Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) egitea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera ulertzeko txostena egitea.

-          Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Gerentziako Zuzendariordetza Teknikoak ebazpen-proposamena egitea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak -maila ebazpena ematea.

-           Interesdunari jakinaraztea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egitea, zeinak beharrezkoak diren esku-hartze teknikoak egingo dituen, prestazio horren egokitasuna zehaztu zuten baldintzei eusten zaiela egiaztatzeko.  Jarraipen hori gutxienez urtean behin egingo da.

-           

Oharrak

-          Prestazioaren zenbatekoa zehazteko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak aurretik espedientearen balorazio ekonomikoa egingo du.

-           Familia-txandakatzearen kasuetan, babes osagarriaren mailara jo ahal izateko, egiaztatu beharko da mendeko pertsonak egoitza eraginkorra Arabako Lurralde Historikoan duela, gutxienez urtean 8 hilabetez.

-           Prestazio ekonomiko horretara jotzeko eskubideak ondorioak ekarriko ditu aitorpenari buruzko ebazpena ematen denetik aurrera, salbu eta atzera eraginezko ondorioak ekarri ahalko dituzten indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.

-           Aitortutako prestazio ekonomikoa berrikusi, aldatu, eten eta iraungi ahalko da.

-           Modu boluntarioan, zaintzaile gisa jarduten duten pertsonek alta eman ahalko dute Gizarte Segurantzan.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari jakinarazi beharko zaio pertsona zaintzaile ez-profesionala aldatzen dela.

-           Aldi bereko prestazioak eta zerbitzuak (etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa…) jasotzen badira, murrizketak egingo dira zenbatekoan (murrizketa horiek ez dute gaindituko prestazioaren % 65).

-          Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

-           

Unitate arduraduna

-           Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31