Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.3.- MENDEKOTASUNA

 

6.3.5.- LAGUNTZA PERTSONALERAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAREN ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

-        Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile baten edo gehiagoren kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzeko prestazio ekonomikoa da. Hezkuntzarako eta lanerako sarbidea erraztea eta pertsona komunitatean erabat integratzea eta parte hartzea dira bere helburuak eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.

Nork eska dezake?

-         Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-         Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-         Mendekotasun-egoera aitortuta izatea dagokion graduan eta mailan.

-         Arretarako Banako Programa (ABP) izatea; bertan, prestazio ekonomikoaren egokitasuna zehaztu behar da.

-         Aiaran erroldatuta egotea eta bertan izatea bizilekua, prestazio ekonomikorako sarbidea izapidetzeko dokumentazio osagarria aurkezteko egunean.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen duen babes maila jasotzeko, gainera Arabako Lurralde Historikoko erroldatzea eta egoitza egiaztatu beharko da 3 urtez elkarren segidan, mendekotasun-egoera aitortzeko lehenengo eskaeraren egunaren aurreko 3 urtean.

-         Zaintzaileak, gainera:

-         18 urte edo gehiago izan behar ditu.

-         Espainiako estatuan bizi beharko da legez.

-         Zerbitzuak ondorengo kontratu-modalitateetako batean ematea:

a) Laguntza pertsonaleko zerbitzuak ematen dituen erakunde pribatu batekin egindako lan-kontratuaren bidez. Erakunde horrek zerbitzu-kontratu bat sinatuko du laguntza jasotzen duen mendeko pertsonarekin edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariarekin edo izatezko zaintzailearekin.

b) Prestazio ekonomikoaren titularrarekin edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariarekin edo izatezko zaintzailearekin egindako lan-kontratuaren bidez, alde batera utzita bi aldeen arteko harremana zuzenean ezarri den edo enplegu-agentzia batek eman duen.

c) Prestazio ekonomikoaren titularrarekin edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariarekin edo izatezko zaintzailearekin zerbitzuak emateko kontratuaren bidez, laguntzaile pertsonala profesional autonomoa den kasuetan.

-         Laguntzaile pertsonalak bete beharreko eginkizunak, lan-baldintzak eta kontratatutako lanaldi mota azaltzea, lanaldi osoa edo partziala izan, eta, azken kasu horretan, partzialtasun-koefizientea adieraztea.

-         Etxebizitza berean bi pertsonari laguntza pertsonaleko zerbitzuak ematen bazaizkie, bi zerbitzuak kontratu bakarrean edo bi kontratu bereizitan formalizatu ahal izango dira; horrek, ordea, ez du eraginik izango ordaindutako prestazio ekonomikoaren zenbatekoan.

-         Gizarte Segurantzan afiliatzeko, alta emateko eta kotizatzeko dagozkion baldintzak betetzea.

-         Beharrezko kualifikazio-baldintzak izatea. Baldintza horiek honako titulazio hauetako bat aurkeztuz egiaztatuko dira:

-         Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikari titulua.

-         Arreta Soziosanitarioko Teknikari titulua.

-         Mendeko Pertsonen Arretarako Teknikari titulua.

-         Gizarte-integrazioko, Komunikazio-bitartekotzako, Animazio Soziokulturaleko edo Haur Hezkuntzako Teknikari titulua.

-         - Aurreko ataletan aipatutakoak baino goragoko titulazioak Osasun Zientzien, Hezkuntzaren eta Gizarte Zientzien adarrean.

-         Mendeko pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria.

-         Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria.

-         Desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko profesionaltasun-ziurtagiria.

-         Onuradunaren ezkontidea ez izatea, edo harekin ezkontzaren antzeko harremana duen pertsona, edo odolkidetasun-, ezkontza-ahaidetasuneko, adopzioko edo familia-harrerako ahaidea ez izatea, hirugarren mailara arte

Aurkeztu beharreko agiriak

-         Eskabidea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko duen eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina).

-         Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-         NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-         Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-         Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-         Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-        Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-        Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-        Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa. (018. eranskina).

-        Mendeko pertsonari arreta emateko konpromisoa. (019. eranskina).

-        Zaintzailearen NANa, AIZa edo, bestela, indarrean dagoen legeriaren arabera, bere identitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial, bai eta haren osasun-txartela ere.

-          Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.

 

Agiri osagarriak

-          Anexo  004 -  Solicitud de datos complementarios  para el acceso  a servicios y     prestaciones económicas del SAAD.004. eranskina - Datu osagarrien eskaera, Etxeko Laguntza Zerbitzuko zerbitzuak edo prestazio ekonomikoak eskuratzeko.

-          Anexo 008- Datos de la persona representante o de referencia.008. eranskina- Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-          Anexo 009- Declaración jurada de guarda de hecho009. eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-          Anexo 012- Autorización al Instituto Foral Bienestar Social.012- eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-          Anexo 013- Ficha identificativa de cuenta bancaria013 eranskina - Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

-          Anexo 018- Datos complementarios para la solicitud de prestación económica de cuidados en el entorno familiar.018. eranskina- Familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa eskatzeko datu osagarrien fitxa.

-          Anexo 019- Compromiso de atención a la persona dependiente.019. eranskina- Mendeko pertsonari arreta emateko konpromisoa.

-          Anexo  020-  Aceptación  de  nombramiento  de  persona  cuidadora principal.020. eranskina- Pertsona zaintzaile nagusiaren izendapena onartzeko dokumentua.

Non izapidetzen da?

Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

-         - Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-           

-          Aurreikusitako epea: legezko gehieneko epea.<0}

-          Legezko gehieneko epea:

-          a) Prozesu jarraitua: hiru hilabete eta erdi, mendekotasunari buruzko ebazpena ematen denetik, edo sei hilabete, mendekotasun-egoera aitortzeko eskaera egiten denetik.

-          b) Prozesu etena: bi hilabete prestazioa eskatzen denetik.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

-          LEY  39/2006,  de  14  de diciembre,  de  Promoción  de  la Autonomía39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta endetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (2006/12/15eko BOE, 299 zenbakia).

-          Decreto Foral 36/2014, del Consejo de Diputados de 22 de julio, que regula el procedimiento para el reconocimiento de la situación de dependencia, la calificación de discapacidad, la existencia de trastornos del desarrollo o del riesgo de padecerlo y el derecho y procedimiento de acceso en tales condiciones a los servicios y prestaciones económicas de GIZARTE ZERBITZUAK en ÁlavaDiputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendekotasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

-          Decreto Foral 39/2014, del Consejo de Diputados de 1 de agosto, queDiputatuen Kontseiluaren 39/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, arautzen dituena autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskaintzeko sistemako prestazio ekonomikoak Araban: mendekoak familia barruan zaintzeko eta zaintzaile ez profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa, laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (2014/09/01eko ALHAO, 98 zenbakia).

-          DECRETO FORAL 4/2016, del Consejo de Diputados de 26 de enero, queDiputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Ez bada hitzordurik eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin, harekin hitzordua eskatzea.

-          Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-          Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-          Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-          Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) egitea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera ulertzeko txostena egitea.

-          Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Zuzendaritza-Gerentziako Zuzendariordetza Teknikoak ebazpen-proposamena egitea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak -maila ebazpena ematea.

-          Interesdunari jakinaraztea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egitea, zeinak beharrezkoak diren esku-hartze teknikoak egingo dituen, prestazio horren egokitasuna zehaztu zuten baldintzei eusten zaiela egiaztatzeko.

-           Jarraipen hori gutxienez urtean behin egingo da.

Oharrak

-          Prestazioaren zenbatekoa zehazteko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak aurretik espedientearen balorazio ekonomikoa egingo du.

-          Familia-txandakatzearen kasuetan, babes osagarriaren mailara jo ahal izateko, egiaztatu beharko da mendeko pertsonak egoitza eraginkorra Arabako Lurralde Historikoan duela, gutxienez urtean 8 hilabetez.

-          Prestazio ekonomiko horretara jotzeko eskubideak ondorioak ekarriko ditu aitorpenari buruzko ebazpena ematen denetik aurrera, salbu eta atzera eraginezko ondorioak ekarri ahalko dituzten indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.

-          Aitortutako prestazio ekonomikoa berrikusi, aldatu, eten eta iraungi ahalko da.

-          Modu boluntarioan, zaintzaile gisa jarduten duten pertsonek alta eman ahalko dute Gizarte Segurantzan.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari jakinarazi beharko zaio pertsona zaintzaile ez-profesionala aldatzen dela.

-          Aldi berean prestazioak eta zerbitzuak (etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa…) jasotzen badira, murrizketak egingo dira zenbatekoan (murrizketa horiek ez dute gaindituko prestazioaren % 65).

-          Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31