Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GIZARTE ZERBITZUAK

6.4.- ADINEKOAK

 

6.4.1.- EGUNEKO ARRETAKO LANDA-ZENTROAN PLAZA IZATEKO ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Adinekoei egunean zehar eguneroko eta aisialdiko eta aisiako jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak ematen dizkien zentro bat da. Zentro honen erabiltzaileek autonomia-maila desberdinak izan ohi dituzte, eta euren familia‑egiturari edo laguntza-sare informal bati esker, euren etxeetan bizi daitezke bizi-kalitate onargarria izanik.

Zentroa Arespalditzan dago. Astelehenetik ostiralera dago irekita, 10:30etik 16:30era, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen dira bertan, besteak beste:

-                 Elikadura-programa: otorduak prestatzea, jantoki-zerbitzua, elikagaiak hartzeko laguntza.

-                  Higieneari lotutako zaintza pertsonala, geriatria-bainua barne.

-                  Aisialdi- eta aisia-jarduerak.

-                  Jarduera fisikoa.

-                  Autonomia pertsonalaren sustapena.

-                  Pertsona ingurunean integratzeko ekintzak.

Hala nahi dutenek, garraio egokitua eskatu ahal izango dute etxetik zentrora joateko eta itzultzeko.

Nork eska dezake?

-          Honako hauek aurkez dezakete eskabidea:

-          Interesdunak zuzenean.

-          Hala badagokio, interesdunaren legezko ordezkaritza esleitua duenak.

-          Hala badagokio, interesdunaren egitatezko zaintza duenak.

-          Interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          65 urte bete izana.

-          Mendekotasuna duen pertsona gisa aitortua ez egotea edo gehienez ere 1. graduko mendekotasuna izatea.

-          Aiaran edo zerbitzutik gertuko Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea eskaera aurkeztu den eguna baino hamabi hilabete lehenago. Egoera bereziak aztertu ahal izango dira; esaterako, familia-txandakatze egoeran dauden adineko pertsonak. Lehentasuna izango dute Aiaran erroldatuta dauden pertsonak.

-          Bizikidetza egokia izateko aukera ematen duen egoera psiko-fisikoa izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        Eskabidea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eman ahalko duen eredu ofizialaren arabera. (004. eranskina edo 005. eranskina).

-        Nortasuna egiaztatzen duten agiriak:

-        NANa, AIZa edo, horiek izan ezean, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz interesdunaren zein haren legezko ordezkariaren edo egitatezko zaintzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein agiri ofizial.

-        Legezko ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria, hala badagokio. Horrez gain, 8. eranskina – Ordezkariaren Datuak bete beharko da.

-        Juridikoki ezgaituta dauden helduen kasuan, tutorea izendatzen duen ebazpen judiziala.

-        Hala badagokio, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsonaren NANaren edo AIZaren fotokopia. Horrekin batera aurkeztuko da zinpeko adierazpena, eredu ofizialaren bitartez (009. eranskina).

-         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena, familia-unitateko pertsona guztiek sinatuta, datu pertsonalak lortzeko, erabiltzeko edo transmititzeko. (012. eranskina).

-         Banku-kontuaren identifikazio-fitxa, eredu ofizialaren arabera (013. eranskina).

-         Medikuaren txostena.

-        Estatuko Ogasunak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko landa- eta hiri-ondasunei buruz emandako ziurtagiria. Egiaztagiri hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatu ahalko du, baina aurretik interesdunaren baimen idatzia beharko da.

Agiri osagarriak

-          004. eranskina - Datu osagarrien eskaera, Etxeko Laguntza Zerbitzuko zerbitzuak edo prestazio ekonomikoak eskuratzeko.

-          005. eranskina- Gizarte Zerbitzuak eskuratzeko eskaera.

-          008. eranskina- Ordezkariaren edo erreferentziako pertsonaren datuak.

-           009. eranskina - Egitatezko zaintzaren zinpeko adierazpena.

-          012. eranskina – Baimena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari.

-          013. eranskina - Banku-kontuaren identifikazio-fitxa.

-          Medikuaren txostena.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Aiarako Udaleko bulegoak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Astelehenetan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 399 013)

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ostiraletan, aurretiko hitzordua (683 114 555 / 945 393 332)

- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

-          Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

-            

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Aurreikusitako epea: legez ezarritakoa.

-          Legezko gehieneko epea:  lau hilabete, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskaera jasotzen den egunetik aurrera.

-          Epean ez erantzutearen ondorioak: onartua.

-          

Aplikatu beharreko araudia

-           39/2006 LEGEA, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa (2006/12/15eko BOE, 299 zenbakia).

-          45/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen den mendekotasun-egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia.

-          Diputatuen Kontseiluaren 4/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baitira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-          Eskaerak jaso eta erregistratzea.

-          Dokumentazioa gainbegiratzea eta, hala badagokio, akatsak edo omisioak zuzentzea.

-          Eskaera grabatzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aplikazioan.

-          Arreta Eskaintzeko Banan-banako Programa (ABP) egitea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eskatzailearen gizarte- eta familia-egoera ulertzeko txostena egitea.

-          Espediente osoa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera igortzea.

-          Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jarraipena egitea eskatzailea zentroan dagoen epean.

Ondorengo izapideak

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskabidea jaso eta erregistratzea.

-          Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo bertako Zuzendaritzaorde Teknikoak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena baloratzea.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendariak-gerenteak  maila-ebazpena ematea.

-           Eguneko Arretako Landa Zentroan sartzea zehazten den egunean.

Oharrak

-          Interesdunek zentroa bisitatu ahal izango dute eskaera egin baino lehen edo eskaera izapidetzeko prozesuaren edozein unetan.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak baliabide hau emateko prezioa esleituko du, espedientearen balorazio ekonomikoa oinarri hartuta.

-          Aiaratik kanpo erroldatuta dauden baina zerbitzutik gertuko Arabako udalerrietan bizi diren interesdunek euren udalerriko erreferentziazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan egin beharko dute eskaera.

-          Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Zuzendaritzak-Gerentziak aldeko ebazpena ematen duen momentuan Eguneko Arretako Landa Zentroa beteta baldin badago, itxarote‑zerrendan geldituko da eskatzailea, eta zerrenda horretako postuaren arabera esleituko zaio plaza zentro horretan plaza hutsak sortzen direnean.

-          Herritarrei prozesua errazteko eta arintzeko, udaletxeko bulegoetan egin ahal izango dira aurkeztu beharreko agirien fotokopiak, doan.

Unitate arduraduna

-            Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31