|
IKASTAROAK ETA JARDUERAK |
7.02.-Oporraldietako “jolas txokoak” eta gaztelekuko ez ohiko zerbitzuetan parte hartzeko zerbitzuan izena emateko eskaera. |
|
GAIA |
EDUKIAK |
|
Zer da? Zertan datza? |
Ludoteka: Udalak oporraldietan eskaintzen duen jolas askeko espazioa, monitore batek zuzentzen duena. Aiarako Udalak eskola-oporraldietan, hau da, Aste Santuan, Gabonetan eta uztailean, eskaintzen dituen haurrentzako ekintzetan izena emateko eskaera. |
|
Nork eska dezake? |
Adin txikikoen gurasoek eta/edo legezko tutoreek, dagokion deialdian ezarritakoaren arabera. |
|
Aurkeztu beharreko agiriak |
- “7.02 Ludoteka – Jolas Txokoak ekintzan izena emateko eskaera” inprimakia. Aiarako Udaleko webgunean dago eskuragarri (www.aiarakoudala.eus). - Deialdiaren araberako agiri osagarriak, hala badagokio. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
|
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
|
Betebehar ekonomikoak |
- Dagokion zenbatekoa ordainduko da, Administrazio, kultura, kirol eta gizarte jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoaren arabera.
|
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hamabost egun. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. |
|
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea. - Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bideari jarraikiz. - Eskaerak zerrendatzea eta plazen eskuragarritasuna egiaztatzea izen-emate epea bukatu eta gero. |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaera Kultura eta Kirol Sailari igortzea, berrikus dezaten. - Baldin eta eskaera onartua bada, Kontu-hartzailetzari igorriko zaio, dagokion zenbatekoa kobratu dezan. - Eskatzaileari izen-ematea jakinaraztea. |
|
Oharrak |
- Prezio publikoa kalkulatzeko, udalak urteko une bakoitzean programatutako jarduerak irauten duen egun guztietako orduen guztizkoa hartuko da kontuan, alde batera utzita erabiltzaileak ezin diren bertaratu programak irauten duen egun guztietan. - Udalak eskaintzen duen zerbitzu bakoitza hasi aurretik sortuko da prezio publiko osoa, gutxienez udalerrian erroldatutako 8 pertsona batu ostean. - Prezioaren zenbatekoa ordainduko da erabiltzaileek (adingabeen gurasoek edo legezko zaintza duenak) eskabidean adierazitako kontu zenbakian helbideraturik ordainketa. Kobraketa bakarra egingo da, eta ez da itzuliko dirurik behin programa hasi ondoren. Hobariak: “jolas txokoak” edo gaztelekuko ez ohiko zerbitzua) eta familia ugarien titularrentzat. |
|
Agiri osagarriak |
- “7.02 Ludoteka – Jolas Txokoak ekintzan izena emateko eskaera” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
|
Onespena |
- Alkatetza |
|
Unitate arduraduna |
- Kultura eta Kirol Saila. |
|
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
|
Lege-esparrua |
– Administrazio, kultura, kirol eta gizarte jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza |
