|
ETA JARDUERAK |
7.03.-. EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA ETA TAILERRETAN IZENA EMATEKO ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
|
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako udaleko Euskara Sailak antolatutako ikastaro eta tailerretan (Berbalagun programa, Bertso Barnetegia…) izena ematea. |
|
Nork eska dezake? |
Dagokion deialdiaren arabera, jarduera bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona orok eta/edo haren ordezkariak. |
|
Aurkeztu beharreko agiriak |
- “Euskarako ekintzetan izena emateko eskaera” inprimakia. Aiarako Udaleko webgunean dago eskuragarri (www.aiarakoudala.eus). - Deialdiaren araberako agiri osagarriak, hala badagokio. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
|
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
|
Betebehar ekonomikoak |
- Deialdiaren arabera, ekintza edo tailer bakoitzari dagokion kuota ordainduko da.
|
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabetea. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. |
|
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea. - Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bideari jarraikiz. - Eskaerak zerrendatzea eta plazen eskuragarritasuna egiaztatzea izen-emate epea bukatu eta gero. |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaera Euskara Sailari igortzea, berrikus dezaten. - Baldin eta eskaera onartua bada, Kontu-hartzailetzari igorriko zaio, dagokion zenbatekoa kobratu dezan. - Eskatzaileari izen-ematea jakinaraztea. |
|
Oharrak |
- Betekizun ezberdinak daude ekintza motaren eta iraupenaren arabera. |
|
Agiri osagarriak |
- “Euskarako ekintzetan izena emateko eskaera” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
|
Onespena |
- Alkatetza |
|
Unitate arduraduna |
- Euskara Saila. |
|
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
|
Lege-esparrua |
- Deialdi bakoitzeko betekizunak. |
