Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.05.- UDAL IGERILEKUETAKO TXARTELAREN ALTA/ALDAKETA/BAJA-ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Uda-garaian (ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera) udal-igerilekuen kirol-instalazioetara sartzeko abonatu-txartelaren alta-, baja- edo txartel horretako datu pertsonalen aldaketa-eskaera.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-          Abonatu berriak:

-          Ficha de inscripción7.05 Udal igerilekuko izena emateko eskabidea” (Udalean bertan beteko da).

-          Agiri-tamainako berriki ateratako argazki bat.

-          NANaren eta/edo familia-liburuaren kopia, adin txikikoen kasuan.

-          Dagokion kuotaren ordainketa izen-ematea egin aurretik egin izanaren ordainagiria edo zuzenean udal-bulegoetan dirutan ordaindu izanaren ordainagiria.

-          Berritzeen kasuan:

-        Ez da beharrezkoa ez izen-emate fitxa betetzea ez agiriak aurkeztea. Dagokion kuotaren ordainketa ordainagiria edo zuzenean udal-bulegoetan dirutan ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da.

-                 “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

Dagokion zenbatekoa ordainduko da, jasotako zerbitzu publikoengatik eta udal kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

 

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: momentuan bertan.

-        Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Aurkeztutako agiriak jaso eta zuzenak direla egiaztatzea.

-        Datuak aplikazio informatikoan sartzea.

-        Dagokion txartela egitea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

• Bizikidetza unitatetzat hartuko da etxebizitza berean modu ohikoan eta iraunkorrean bizi diren pertsonen taldea. Familia unitatea familiaren errolda orriaren bidez egiaztatu behar da.
• Familia abonamendua familia liburuaren bidez egiaztatuko da.
• Familia ugariaren abonamendua familia liburuaren bidez egiaztatuko da.
• Ulertzen da urteak ekitaldiaren barruan betetzen direla (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).
• Adina NANaren bidez egiaztatuko da, eta 14 urtetik beherakoek familia liburuaren fotokopia bidez egiaztatuko dute, NANa izan ezean.

Ez da beharrezkoa izango Administrazioaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Arau aplikagarriak:
— Instalazioetara sartzea, betiere, baimendutako gehieneko edukieraren mende egongo da.
— Igerilekuetako lehenengo abonatuaren txartela doan da. Berritu beharra badago galdu edo hondatu delako edo beste zerbaitegatik, 1,00 euroko tasa ordaindu beharko da.

Hobariak eta/edo salbuespenak:
Instalazio hauen erabiltzaileen egoera sozio-ekonomikoa aintzat hartuta, tarifa honetan ezartzen diren tasei hobari eta salbuespen hauek egingo zaizkie:

Salbuespenak:
1. Irabazteko xederik gabeko erakundeek hezkuntza arloan sustaturiko elkartruke programetanetako edo gobernuz kanpoko erakundeek sustaturiko aldi baterako harrera programetako parte hartzaileek:
Sarrera librea pase bereziaren bidez.
Aurkeztu beharreko agiriak: Pertsona edo entitate eskatzaileak idatziz egin behar ditu eskaerak, baimenaren aldia hasi baino gutxienez 15 egun lehenago, azaldutako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak erantsita.
2. Kuotak edo sarrerak ordaintzetik salbuetsita egongo dira igerilekuetara udalak antolatutako jarduerak gauzatzera sartzen diren pertsonak.

Hobariak:
1. Eskola taldeek, kirol taldeek edo 20 kidetik gorako elkarte bateko taldekideek, ehuneko 20ko hobaria izango dute ordaindu beharreko tarifan.

 

Agiri osagarriak

-        Ficha de inscripción7.05 Udal igerilekuko izena emateko eskabidea”

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-    Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   Jasotako zerbitzu publikoengatik eta udal kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus