|
IKASTAROAK ETA JARDUERAK |
7.07.- AZOKETAN PARTE HARTZEKO BAIMEN-ESKAERA |
|
GAIA |
EDUKIAK |
|
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako Udalak antolatutako nekazaritza-, abeltzaintza-, merkataritza- edo artisautza-azoketan produktuen erakusketa- eta/edo salmenta-postu baten bitartez parte hartzeko baimen-eskaera. |
|
Nork eska dezake? |
- Beren jarduera azokaren esparruan egin eta betekizunak betetzen dituztenak edo haien legezko ordezkariak. |
|
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - “7.07 Azoketan produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko eskabidea” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - NAN edo IFKren fotokopia. - Elikagaien erakusketariak: - Eusko Jaurlaritzaren Osasun Erregistroko Ziurtagiriaren fotokopia. - Postuan dauden pertsonen elikagaien manipulaziorako txartelen fotokopia. - Ordainagiria. - Elikagaiak ez diren artisau-produktuen erakusketariak: - Ordainagiria. |
|
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
|
Betebehar ekonomikoak |
Antolatutako azoka bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera eskatutako postuari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da. |
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: zazpi egun (eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita) - Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik - Administrazio-isiltasuna: ez dago horrelakorik |
|
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, zigilatzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea. - Eskaera antolakuntzaz arduratzen den Sailari helaraztea, berrikusi eta balora dezan. |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaerei erantzutea. - Parte-hartzaileen zerrenda postuen kokapenaz arduratzen den Obrak eta Zerbitzuak Sailari helaraztea. - Eskaera artxibatzea. |
|
Oharrak |
- Eskatutako agiri guztiak aurreikusitako epean aurkezten ez dituzten eskatzaileak ez dira inskribatutzat hartuko. - Parte-hartzaileek ezinbestean izan beharko dute kontratatuta jarduera horretarako estaldura egokia duen erantzukizun zibileko poliza bat. Horrez gain, erakusketa- eta salmenta-produktuak arautzen dituen araudiak ezarritako baldintzak ere bete beharko dituzte. |
|
Agiri osagarriak |
- “7.07 Azoketan produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko eskabidea” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia |
|
Onespena |
- Alkatetza |
|
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza / Obrak eta zerbitzuak. |
|
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
|
Lege-esparrua |
- Azoka bakoitzean parte hartzeko Udalak onetsitako oinarriak. - |
