IKASTAROAK ETA JARDUERAK |
7.08.- UDALERRIKO ELKARTEN ERREGISTROAN ALTA EMATEKO BAIMEN-ESKAERA. |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako udalerrian jarduten duten kultura-elkarte eta kirol-taldeak Aiarako Elkarteen Erregistroan inskribatzeko eskaera. |
Nork eska dezake? |
- Dagokion kultura-elkarte edo kirol-taldeko legezko ordezkaria. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - Estatutuen kopia. - Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) kopia. - Elkarteko edo taldeko idazkariak egindako Zuzendaritza Batzordearen osaera-egiaztagiria. - Jakinarazpenak jasotzeko harremanetarako datuak. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
.- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: zazpi egun - Legezko gehieneko epea: hilabetea - Administrazio-isiltasuna: ez dago horrelakorik |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, zigilatzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea. - Eskaera eta agiriak Kultura eta Kirol Sailari igortzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Aurkeztutako eskaera eta agiriak aztertzea. - Elkarte edo taldeari eskaera onartua izan dela jakinaraztea eta elkarte edo taldea Elkarteen Erregistroan inskribatzea. - Eskaera artxibatzea. |
Oharrak |
|
Agiri osagarriak |
- “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza / Kultura |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Ley 7/2007, de 22 de junio, de Asociación de Euskadi.7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa. - Decreto 29/1989, de 14 de febrero, por el que se regula la constitución y funcionamiento de clubes y agrupaciones deportivas.29/1989 Dekretua, otsailaren 14koa, kirol kluben eta baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena. - Ley 12/1994, de 17 de junio, de Fundaciones del País Vasco.12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa. &fAguenes.eus; &fAhttp://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cksida03/eu/; http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-3813/eu/contenidos/plan_programa_proyecto/plan_investigacion_seguridad/eu_dapa/adjuntos/plan_eus.pdf - |