Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.09.- UDALERRIKO ELKARTE ETA ADMINISTRAZIO-BATZORDEEI ZUZENDUTAKO ITZULPEN-ZERBITZURAKO ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Udalerriko elkarte eta/edo administrazio-batzordeek beren jardueraren esparruan erabiliko dituzten testuak (kartelak, iragarkiak, programak, propaganda…) gaztelaniatik euskararako itzultzeko eskaera.

Nork eska dezake?

-        Udalerriko edozein kultura-elkarte edo kirol-taldeko edo udalerrian jarduten duen  edozein administrazio-batzordetako legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-        Itzuli beharreko testua.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.              

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

.-  Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-   Aurreikusitako epea: bi egun.

-   Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik

-  Administrazio-isiltasuna: ez dago horrelakorik

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Testua itzulpen-zerbitzura bidaltzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Itzulitako testua jaso eta gero, eskatzaileari bidaltzea.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-       “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza / Euskara Saila.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-       Euskararen erabilerari buruzko ordenantza Aiarako Udalerrian (BOTHA, 33. zk., 2001eko martxoaren 21ekoa).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31