Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.06.- UDAL ERROLDAN BAJA EMATEA HERIOTZAGATIK

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

 Zendutako pertsona bati baja ematea udal erroldan.

Nork eska dezake?

 Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak        

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia.

-        Eskatzailearen jatorrizko NANa, indarrean.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-        Jatorrizko heriotza-ziurtagiria edo heriotza jasotzen duen familia-liburua.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

Berehalakoa.

Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-       Aurkeztutako dokumentazioa bildu eta konprobatzea.

-       Baldintza guztiak betetzen badira, datuak aplikazioan sartzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-       Telematikoki jakinaraztea alta Estatistika Institutu Nazionalari (INE) hilabeteko truke-fitxategiaren bitartez. Hautesle erroldaren bulegoak INEn datuak kargatuko ditu.

-       Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-       Heriotzagatiko bajak Aiarako udal erroldari eragiten dio, baita zeharka Hautesle Erroldaren Bulegoari ere, INEren bitartez.

-       Heriotzagatiko bajak ez dakar berekin herritarraren egoitza fiskalaren datuak aldatzea, ezta gainontzeko administrazio publikoek kudeatzen dituzte datuak aldatzea ere (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Arabako Foru Aldundia…)

-       Erroldako datuak laga egingo zaizkie eskatzen dituzten beste administrazio publiko batzuei eragindako pertsonaren baimenik gabe soil-soilik dagozkien eskumenak erabiltzeko beharrezkoak direnean, eta egoitza edo etxebizitzari buruzko datuak garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide orokorra".

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-             

Onespena

-            Alkatetza

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-          Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-          Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipal2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-          Ley orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31