Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.06.- LIKIDAZIOA, HOBARIAK ETA LANDA- ETA HIRI-ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEA (OHZ).

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Ondasun higiezinen gaineko zergak jabetza, gozamen-eskubidearen eta azalera-eskubidearen titulartasuna eta Aiarako udal-mugartean dauden ondasun higiezinen gaineko emakidak kargatzen ditu.

Hobariak:

Ikusi kasu ezberdinak ordenantza fiskalaren arabera: Aiarako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordainagiriak zatitzea: Hiri-ondasunei dagokien OHZ bi zatitan ordainduko da (% 50 bakoitzean):

1. ordainketa:  Uztailaren 1etik abuztuaren 15era.

2. ordainketa:  Azaroaren 1etik abenduaren 15era.

100,00 eurotik gorako ordainagirien zatikatzea eska daiteke landa-ondasunen kasuan.

Nork eska dezake?

Zergadun subjektu pasiboak dira Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Arau Orokorrak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, betiere zerga-egitatea eragiten duen eskubidearen titularrak badira.

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean jabetzaren, eskubide errealaren edo emakidaren titularra denak ordaindu beharko du zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun-aldaketek ez dute eraginik izango hurrengo urtera arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

-      HOBARIA eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia beteta, zergaldi bakoitzeko maiatzaren 31 baino lehen. Eskabide hori urtero berritu beharko da.

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        FAMILIA UGARIA IZATEAGATIKO hobariaren kasuan:

-        Familia ugariko liburuaren fotokopia.

-        Azken errenta-aitorpenaren kopia konpultsatua. Aitorpen hori egin behar ez bada, familia-unitateko kide guztien 10-T dokumentuaren kopia konpultsatua”.

-             Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.      

-           LANDA-ONDASUNEN OHZ ZATITZEA ESKATZEKO:

-   "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia beteta, zergaldi bakoitzeko maiatzaren 31 baino lehen. Eskabide hori urtero berritu beharko da.

-   Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-             Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-              

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Betebehar ekonomikoak

 Ordaindu beharreko zenbatekoa karga-tasa ondasunaren katastroko balioari aplikatuz lortzen da.

Ikusi Aiarako udalerriko landa- eta hiri-ondasunen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-            Aurreikusitako epea: berehalakoa.

-             Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.

-             

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Hobari-eskabidea bada, aurkeztutako agiriak konprobatzea.

-             

Ondorengo izapideen laburpena

-            Zerga likidatzea eta dagokion ordainagiria kobratzea.

Oharrak

-          Soil-soilik Arabako Foru Aldundiari dagokio errolda egitea eta balio-ponentziak onartzea, eta, hala badagokio, horren aurretik lurzorua mugatzea eta katastroko balioak ezartzea, berrikustea, aldatzea eta eguneratzea.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra"

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-             

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Dagokion ordenantza fiskala aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Norma Foral 6/2005 General Tributaria de ÁlavaArabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Araua.

-          Norma Foral 42/1989, de 19 de julio, del Impuesto sobre Bienes Inmuebles.42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa, Ondasun higiezinen gaineko zergari buruzkoa.

-          Ordenanza Fiscal reguladora del Impuesto sobre Bienes Inmuebles  de Naturaleza Rústica y Urbana del municipio de Ayala.Aiarako udalerriko landa- eta hiri-ondasunen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

-             

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31