Zuengana jotzen dugu jakinarazteko, ikastetxeetan 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea laster hasiko dela eta Udalak Etxaurren Ikastolaren aldeko apustua egiten duela honako arrazoi hauengatik:
- Ikastetxe publiko eredugarria da, hezkuntza euskaraz, D ereduan, eskaintzen duena; izan ere, hori da gure udalerriko hizkuntza eredua gaur egun.
- Ume bakoitzaren neurrira irakasten du kalitate handiz. Metodologia aktiboa du ikasleen gaitasunak sustatzeko, hasiera-hasieratik autonomoak izaten lagunduz.
- Ikastetxea leku zoragarrian dago, inguruan dituen paisaia eta naturaren aberastasunari dagokionez. Horrek ingurumeneko inplikazioa areagotzen du.
Horregatik guztiagatik animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak Etxaurren ikastolara eramatera.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu ikastolara bertara (945 18 70 00), atsegin handiz erantzungo dizuete.