Jendaurrean jartzen da 2019ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- Ibilgailuen gaineko udal zerga.
ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
A) Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.
B) Helbideraturik ez dauden ordainketak:.
Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).
Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea.
Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.