NEURRIAK HONDAKINEN BILKETAN ETA GOMENDIOAK POSITIBOAK EDO BERROGEIALDIAN DAUDEN ETXEETAN COVID-19A DELA ETA.
COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, honako hau jakinarazten da:
- Traste handien bilketa: alarma-egoerak irauten duen bitartean TRASTEAK EZ UZTEA eskatzen zaie herritarrei.
- Garbiguneak: alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, ahal den neurrian
Garbigunera ez joatea eskatzen zaie herritarrei.
- Hiri-hondakin solidoen bilketa: edukiontziak biltzeko zerbitzua aldi horretan ohiko moduan ematen jarraitzen da, betiere SND/271/2020 martxoaren 19ko Aginduan azaltzen diren neurriak hartuta. Agindu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun- krisian hondakinak kudeatzeko jarraibideak ezartzen dira Gainera, honako hau eskatzen zaie herritarrei:
- Ez utzi poltsarik edukiontzietatik kanpo, garbiketako langileak kutsatu ez daitezen.
- POSITIBOAK DIREN edo berrogeialdian dauden etxeak: birziklatzeko bereizketarik ez egitea eta errefuxa frakzioan uztea, Ministerioaren webgunean adierazitako neurriak jarraituz: COVID-19 jarraibideak. Bateria batzuk edukiontzi gehigarriekin indartuko dira.
- POSITIBORIK GABEKO etxeak: zatiki guztiak (papera/kartoia, beira, ontziak eta organikoa) ahalik eta gehien bereiztea, gainerakoen frakzioa murrizteko. Erosketa egiteko edo beste erabilera batzuetarako erabiltzen diren eskularruak errefuxa frakzioan utzi behar dira (ez ontzi arinenean, horia dena).
- Zaborra jaitsi aurretik eta ondoren eskuak garbitu.
Herritarrei jakinarazten zaie, COVID-19 dela eta, zerbitzuaren enpresa esleipendunak barne- protokoloak ezarri dituela zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko eta langileen artean koronabirusa ugaritzea prebenitzeko.
Garbiketak eta desinfekzioak egingo dira.
Herritarrei eskatzen diegu, mesedez, osasun-jarraibideak eta gomendioak bete ditzatela, arrisku-faktoreak minimizatzeko, osasun-sistema ez gainditzeko eta kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko.
Denon esku dago birusaren eragina eta hedapena geldiarazi ahal izatea.