Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak 2020-21 ikasturtean udalerrian euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea irekiko du irailaren 25era arte. Pasa den ikasturtean Aiarako taldean aritu zirenek ere izena eman beharko dute.

DEIALDIAREN HELBURUAK 

Pasa den ikasturteko taldeari jarraipena ematea eta udalerrian gutxienez 165 orduko iraupena izango luketen talde berriak sortzeko aukera aztertzea.

LEHENTASUNA / IZENA EMATEA

  • Iazko taldeari jarraipena emateko, 2019-20 ikastaroa bukatu zuten ikasleek izango dute lehentasuna, epean inskribatuz gero.
  • Edozein talde osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.

IZENA EMATEKO EPEA, irailaren 25era, Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00)

Izena emateko beste modu bat, www.aiarakoudala.eus helbidean aurkituko duzun inskripzio-orria jaitsi, bete, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaltzea.

Izena emandako guztiei deituko zaie, dagokien informazioa emateko.

UDAL BEKA 

Ikastaroaren hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote eta 2021eko abenduan udal beka eskatu ahalko dute; beka-oinarrietako baldintzak betetzen dituztenei Udalak matrikula-kostuaren %75 itzuliko die.

*INFORMAZIO GEHIAGO: Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:

945 39 91 22 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Jendaurrean jartzen da 2020ko irailaren 1etik 31ra bitartean, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- Ibilgailuen gaineko udal zerga.

         ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

  1. Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.
  2. Helbideraturik ez dauden ordainketak:.

               Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin.Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

               Nire ordainketa on-line: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea.

               Udaletxeko Bulegoetan, txartelarekin.

             Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Honen bidez GIZARTE ONGIZATRAKO FOUR ERAKUNDEAK ezintasun egoera onartuta duten pertsonei zuzendurako diru-laguntzen berri ematen.

Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten Laguntza (2019ko irailaren 16tik 2020ko azaroaren 30era, bi egunak barne, erositakoak edo gauzatutakoak):

1. Ohiko etxebizitzan erabilerraztasuna lortzeko laguntzak.

2. Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.

3. Zaintza eta babes pertsonalean laguntzako produktuak.

4. Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.

5. Nor ber kontura mugitzeko produktuak.

6. Etxerako altzariak eta egokitzapenak

.7. Gauzak eta eragingailuak erabiltzen laguntzeko produktuak.

8. Laguntza espezializatua (2019ko irailaren 16ti 2020ko azaroaren 30era, bi egunak barne, gauzatutakoak).

9. Bestelako laguntza bereziak eta osogarriak.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA

Eskabideak aurkezteko epea 2020 irailaren 15ean amaituko da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte zerbitzuaren bulegora jo dezakezue.

Hori guztia jendaurrean jartze da interesdunek horren berri izan dezaten.

UDAN ERE ERASO SEXISTARIK EZ!

Eraso sexistak prebenitzea herritarren kezka da, baina, bereziki, udalena, herritarrengandik hurbil daudenak direlako.

Horregatik, uda ezohiko honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko, Beldur Barik Uda 2020 sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian Emakundek, Eudelek eta Aldundiek.

Sentsibilizazio  kanpainak gazteekin lan prozesuak abian jartzea sustatzen du, indarkeria sexistaren aurrean banakako zein taldeko erantzunak identifikatu eta antolatzeko, eta erasoak prebenitzeko. Hala, Aiarako Udalak eraso sexistak prebenitzeko gida web orrialdean jarri du, denon eskura egon dadin.

Beraz, udan ere, eraso sexistarik ez!

ERASO SEXISTEN KONTRAKO GIDA 2020

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31