Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

familiei diru laguntza ematea, adingabeak aiarako udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateko.

Jakinarazten da adingabeak Airako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, familientzako diru-laguntzak eskatzeko epea 2019ko urriaren 25tik azaroaren 25era bitartekoa izango dela.

2018ko irailetik (hori barne) 2019ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus

Oro har jakinarazten da 2019ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

  • HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
  • LANDA OHZ
  • ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:

  • Hiri eta Landa OHZ: 2019ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
  • Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2019ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio

premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

  1. A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:

            Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

  1. B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:

                              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                        Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

                        Udaletxeko Bulegoetan.

3.- GOMENDIOAK:

            Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

            Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

HAUTESLE-ERROLDA IKUSGAI JARTZEA

2019ko azaroaren 10an Diputatuen Kongresua eta Senaturako hauteskundean erabiliko den Hauteskunde-Zentsua jendaurrera azaltzen da, nahi duen orok aztertu eta barruan edo kanpoan egoteagatik zein datuak zuzentzeagatik administrazio-erreklazioak aurkezteko aukera izan dezan.

 ZENTSUA AZTERTZEKO TOKIA:   Arespalditzako  Eleiza auzoan. 3 dauden Udal  bulegoak, 09:00etatik 14:00etara ordutegian.

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:   Irailaren 30tik urriaren 7ra,  biak barne.

*****************************************************************************************************************************

 HAUTESKUNDE MAHAI ETA TOKIAK: 

 

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:  Urriaren 1tik 6 egunen artean, biak barne.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31