Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BAIMENAK

5.01.- AIRE EDO BESTELAKO GAS KONPRIMATUKO ARMETARAKO TXARTELA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aire edo bestelako gas konprimatu bidez eragindako 4. kategoriako armetarako txartela (A eta B motak) eskatzea.

Bi txartel mota daude:

A motako txartela:

Baimen honek 4.1 kategoriako armetarako balio du: aire edo bestelako gas konprimatu bidez eragindako tiro erdiautomatikoko eta errepikapenezko karabinak eta pistolak, bi tiroko errebolberrak eta tiro-sistema automatikoko jolas- eta kirol-jardueretarako armak.

Baliozkotasuna: 5 urte.

Gehienez ere erregistra daitekeen arma kopurua: 6.

B motako txartela:

Baimen honek 4.2 kategoriako armetarako balio du: aire edo bestelako gas konprimatu bidez eragindako tiro bakarreko karabina eta pistola erdiautomatikoak, arima ildaskatukoak edo arima laukoak, eta tiro bakarreko errebolberrak eta malguki bidez eragindako jolas- eta kirol-jardueretarako armak.

Baliozkotasuna: iraunkorra.

Gehienez ere erregistra daitekeen arma kopurua: ez dago mugarik.

Nork eska dezake?

-        Aiaran erroldatutako 18 urtetik gorakoek edo haien legezko ordezkariek.

-        Aiaran erroldatutako 14 eta 18 urte bitartekoek A motako txartela eskatu ahal izango dute aitaren edo amaren baimenarekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

 

-        Erosketagatiko eskaera:

 

-       “5.01.01 4. kategoriako armen baimen eskaera” inprimakia.

-       Eskaera egiten duenaren jatorrizko eta indarreko NAN, pasaporte edo egoitza-baimena.

-       Arma-dendan emandako arma-txartelaren ereduaren hiru kopia (Udalean ere eskura daiteke).

-       Jatorrizko erosketa-ordainagiria. Ordainagirian berariaz adierazita egon beharko du erositako arma 4. kategoriakoa dela. Horrez gain, honako hauek ere zehaztu beharko dira bertan: arma hori 4.1 edo 4.2 kategoriakoa den eta marka, modeloa, kalibrea eta serie-zenbakia.

Erosketa-ordainagiria izan ezean, 5.01.02. 4. kategoriako armen jabetasun deklarazioa agiria aurkeztuko da,  behar bezala beteta.

-       Eskatzaileak sinatutako “5.01.03. Hiritar-jokabidearen aitorpen osagarria” (1. eranskina) inprimakia.

-       Gobernuaren Ordezkariordetzak emandako aurrekari penalei buruzko ziurtagiri negatiboa (Udalak inprimakia eman eta eskaera egingo du, interesdunaren baimenarekin) 5.01.05 Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri eskaera”.

-        Partikularren arteko eskualdaketagatiko eskaera (salmenta, dohaintza, etab.):

-       Titular berriak betetako “5.01.01 4. kategoriako armen baimen eskaera” inprimakia.

-       Interesdunen NANak (eroslea eta saltzailea).

-       Egungo arma-txartela.

-       Aurreko titularrak eta titular berriak sinatutako dokumentua, zeinetan jasota geratuko den arma salerosi edo dohaintzan eman dela.

-       Aurreko titularrak arma erosi zueneko jatorrizko ordainagiria, armaren titulartasuna eta eskualdatuko den armaren datuak egiaztatzeko.

Aurreko titularrak erosketa-ordainagiria izan ezean, “5.01.02 4. kategoriako armen jabetasunaren deklarazioa” inprimakia aurkeztuko da.

-       Eskatzaileak sinatutako “5.01.03 Hiritar-jokabidearen aitorpen osagarria” (I. eranskina) inprimakia (1. eranskina).

Gobernuaren Ordezkariordetzak emandako aurrekari penalei buruzko ziurtagiri negatiboa (Udalak inprimakia eman eta eskaera egingo du, interesdunaren baimenarekin) “5.01.05 Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri eskaera”.

-        Berriztatze-eskaera (A motako txartelerako bakarrik) edo baja-eskaera:

-       “5.01.01 4. kategoriako armen baimen eskaera” inprimakia.

-       Eskaera egiten duenaren jatorrizko eta indarreko NAN, pasaporte edo egoitza-baimena.

-       Egungo arma-txartela.

-        14 eta 18 urte bitartekoen kasuan, “5.01.04 Adingabekoentzako baimena” (III. eranskina) aurkeztu beharko da, aitaren edo amaren NAN edo identifikazio-agiriarekin batera.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: zazpi egun

-       Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Aurkeztutako agiriak eta eskatzailea Aiaran erroldatuta dagoen egiaztatzea.

-        Arma-txartela emateko Alkatetza Dekretua egitea.

-        Txartelak ematea, hala badagokio:

-        Bi txartel zuri: Alkateak eta interesdunak txartelak sinatu eta gero, dokumentuaren kopia bat igorriko zaio Armen Interbentzioari. Bigarren kopia Udaleko espedientean gordeko da.

-        Hiru txartel hori: Alkateak eta interesdunak txartelak sinatu eta gero, dokumentuaren kopia bat igorriko zaio Armen Interbentzioari. Bigarren kopia Udaleko espedientean gordeko da eta hirugarrena interesdunari emango zaio.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Txartel bakoitzaren eta espedientearen kopia igortzea dagokion Armen Interbentzioari (Laudioko Guardia Zibilaren kuartela, Zumalakarregi hiribidea 27, Laudio - Araba).

-        Espedientea artxibatuko da.

Oharrak

-        Arma-txartela Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak egingo duen inprimaki-formatuan emango da. Inprimaki bakoitzean sei arma jasoko dira, gehienez ere. Txartela B motakoa bada eta sei arma baino gehiago inskribatu nahi badira, interesduna txartel baten baino gehiagoren titular izan ahalko da.

-        Txartel horiek Aiarako udal-mugartean baino ez dute balioko.

-          Jolas- eta kirol-jardueretarako armatzat joko da malguki edo aire edo gas konprimatu bidez eragindako arima lau edo arima ildaskatuko arma oro, baldin eta polimero biodegradagarriez egindako materialezko jaurtigaiak jaurtitzen baldin baditu, barnealdean likidoa izan edo ez, eta jaurtigaiek ingurumen-legeria betetzen badute.

 Jolas- eta kirol-jardueretarako armen jaurtigaiaren arabera, «airsoft» eta «paintball» armak bereizten dira.

-        Aire konprimatuzko karabinak herri hustuetan edo toki egokietan bakarrik erabili ahal izango dira; hau da, ezingo dira, inola ere, hiri-eremuan erabili. Horrez gain, helburura tiro egiteko bakarrik erabiliko dira, eta guztiz debekatuta dago arma horiekin ehizatzea.

-        Ehizan aritzeko EZ da nahikoa udal jabetasun-baimena edukitzearekin: horrez gain, ezinbestekoa da ehiza-lizentzia ere eskuratzea.

Agiri osagarriak

-        “5.01.01 4. kategoriako armen baimen eskaera” inprimakia

-        “5.01.02 4. kategoriako armen jabetasun deklarazioa” inprimakia

-        “5.01.05 Aurrekari penalei buruzko ziurtagiri eskaera” inprimakia

-        “5.01.03 Hiritar-jokabidearen aitorpen osagarria” (I. eranskina) inprimakia

-        “5.01.04 Adingabekoentzako baimena” (III. eranskina) inprimakia

-       “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia

-       Arma-txartela.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza

Indarraldia

-          Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-       137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa, Armen Arautegia onartzen duena (3. eta 105. artikuluak). (BOE, 55. zk., 1993ko martxoa).

-           976/2011 Errege Dekretua, uztailaren 8koa, Armen Arautegia aldatzen duena (2011ko uztailaren 9ko BOE)

-          INT/2860/2012 Agindua, abenduaren 27koa, airsoft eta paintballeko jolas- eta kirol-jardueretan erabil daitezkeen zenbait armari aplikagarria zaien araubidea ezartzen duena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31