BAIMENAK |
5.03.- ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN ERREGISTROA |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Indarreko araudiaren arabera arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat jotzen diren animaliak arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatzea. |
Nork eska dezake? |
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeek, Aiaran bizi eta 18 urtetik gorakoak badira, edo beren legezko ordezkariek, betiere arlo horretako legerian ezarritako baldintzak betetzen badituzte. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - “5.03 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia eskaera” inprimaki normalizatua, behar bezala beteta. - Eskaera egiten duenaren jatorrizko eta indarreko NAN, pasaporte edo egoitza-baimena. - Eskumeneko administrazioak emandako arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko erabakia/ebazpena. - Gutxienez 120.000 euroko estaldura duen erantzukizun zibileko aseguru-poliza eta poliza horren ordainagiria. - Animaliaren osasun-kartilla. - Berriki egindako albaitari-ziurtagiria, animaliaren osasun-egoera egiaztatu eta animaliari bereziki arriskutsua izatea eragiten dion gaixotasun edo nahasmendurik duen adieraziko duena. - Txakur-espeziearen erregistro-orria (ez baldin bada aurretiaz entregatu lizentzia eskuratzeko). - Hala badagokio, animalia antzutua izan delako ziurtagiria. - Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13.3 artikuluan adierazitako zehapen osagarririk jaso ez izanaren zinpeko aitorpena, arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik (Udalak emango duen eredu ofiziala erabili beharko da: “5.02.03 Zinpeko aitorpena”.). - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa - |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabetea. - Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea. - Aurkeztutako agiriak egiaztatzea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Alkatetza Dekretua ematea, animalia erregistroan inskribatzea baimendu eta araubidearen arabera dagokion zenbakia emango diona. - Animaliaren inskribatze-txartela ematea. - Eskatzaileari txartela eta Alkatetza Dekretua ematea. - Espedientearen kopia igortzea EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrera (AIEO). (EUSKO JAURLARITZA. - Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Donostia-San Sebastián kalea 1.- 01010 GASTEIZ.- ARABA). - Espedientea artxibatuko da. |
Oharrak |
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrak eskumeneko administrazioak lizentzia eman eta 15 eguneko epean eskatu beharko du animalia aipatu erregistroa inskribatzeko. - Udalerri bakoitzean arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistro bana egongo da, espezieen arabera sailkatuta egongo dena. Honako datu hauek jasoko ditu, gutxienez: jabearen datu pertsonalak, animalia identifikatzea ahalbidetuko duten datuak eta animaliaren ohiko bizitokia. Azken horretan, berariaz zehaztu beharko da gizakiekin bizitzera bideratuko den edo beste jardueraren batera (zaintza, babesa eta abar). - Gainera, honako hauek ere jaso beharko dira erregistroan: arriskutsua izan daitekeen animaliak eragindako gorabehera guztiak eta animaliaren eskualdatzea, dohaintza, galera, lapurreta eta heriotza. Halaber, urtero jasoko da eskumeneko agintaritzak emandako animaliaren osasun-ziurtagiria ere. Bertan, animaliaren osasun-egoeraren berri emango da, baita bereziki arriskutsua izatea eragiten dion gaixotasun edo nahasmendurik duen ere. - Animalia lapurtua izan edo galtzekotan, titularrak egitateen berri izan eta 48 orduko epean jakinarazi beharko die inguruabar hori arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroko arduradunei. - Animalia modu iraunkorrean edo hiru hilabetez baino gehiagoz beste autonomia erkidego batera eramaten bada, jabeak dagozkion udal erregistroetan inskribatu beharko du animalia. - Autonomia erkidego bakoitzean beste administrazio eta agintaritza batzuek eta legezko interesa dutela egiazta dezaketenek (esaterako, ezaugarri horiek dituen animalia bat eskuratzeko interesa) kontsultatzeko moduko erregistro zentral informatizatu bat dago. Horrexegatik, udal erregistroko datuak EAEko erregistro zentralera igortzen dira gorabehera bertan jaso eta gero. |
Agiri osagarriak |
- “5.03 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia eskaera” inprimaki normalizatua. - “5.02.03 Zinpeko aitorpena” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. - Inskribatze-txartela. |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko 50/1999 Legea. - 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa.6/1993 Legea, urriaren 29koa, animaliak babestekoa. |