Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK

3.02.- EUSKARAZ IKASTEKO ETA HOBETZEKO IKASTAROAK EGITEKO DIRULAGUNTZA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Urteroko udal-dirulaguntzak ematea Aiarako udalerrian erroldatuta dauden herritarrei, euskaraz ikasteko eta hobetzeko.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

-        Aiaran erroldatuta egotea, gutxienez diruz lagunduko den ikastaroa hasi baino sei hilabete lehenagotik, etenik gabe, eta udalerrian bizitzea.

-        16 urte baino gehiago izatea ikastaroan izena emateko unean. Egonaldiak Familia Euskaldunetan programaren kasuan, parte hartzeko programan bertan ezarritako gutxieneko adina izatea.

-        Euskara ikasteko mailaren batean matrikulatuta egotea (1. mailatik 12. mailara, biak barne) HABEk homologatutako euskara nork bere kontura ikasteko zentroren batean edo euskaltegiren batean, baita udalerrian sor daitezkeen eta Udalaren parte-hartzea duten ikasketa-talderen batean ere.

-        Ogasun eta Gizarte Segurantzari dagozkien zerga-betebeharrak ordainduta izatea.

-        Aiarako Udaleko diru-kutxari egin beharreko ordainketak egin izana.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Hauek aurkeztu beharko dira:

-        3.02 EUSKARA IKASTEKO ETA EUSKARA MAILA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAREN ESKAERA ", behar bezala betea.

-       Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia egiaztatua.

-       Euskaltegiaren edo nork bere kontura ikasteko zentro homologatuaren ziurtagiri originalak. Hau adierazi behar da bertan: hasiera- eta amaiera-data, eskainitako eskola-orduak eta bertaratze-orduak (bertaratze-ehunekoarekin), maila gainditu den ala ez eta matrikularen kostua, emandako maila bakoitzaren xehetasunarekin. Eskatzailea barnetegi batera joan bada, kostua xehatuta agertu beharko da: alde batetik, eskolen kostua, osotara (emandako maila bakoitzaren kostua adierazi beharko da); beste alde batetik, ostatuaren eta mantenuaren kostua.

-       Udalaren parte-hartzea duten udalerriko ikasketa-taldeen ziurtagiri originalak. Hau adierazi beharko da: hasiera- eta amaiera-data, irakatsitako mailak, eskainitako eskola-orduak eta bertaratze-orduak (bertaratze-ehunekoarekin) eta matrikularen kostua.

-       Matrikula ordaindu izanaren bankuko ordainagiria.

-       Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordaindu izanari buruzko ziurtagiria, administrazio eskudunak emana, edo eskatzaileak sinatutako baimena, Udalak ziurtagiri hori eska dezan.

-       Interesduna ez bada, "0.02 Ordezkaritza idatzia", izeneko inprimakia. Ordezkariak identifikazio-dokumentu originala aurkeztu beharko du, baita interesdunaren identifikazio-dokumentu originala edo haren kopia ere.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3, Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Eskaerak aurkezteko epea:  Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren urteko oinarrietan ezarritakoa izango da, eta ALHAOn argitaratuko dira.

-       Aurreikusitako epea: bi hilabete

-       Ebazpena emateko gehieneko epea: sei hilabete.

-       Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso, zigilatu eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaera Euskara Sailari helaraztea.

-        Eskaerak baloratzea, ordenantzan ezarritako irizpideen arabera.

-        Dagozkion txostenak eman eta ebazpen-proposamena egitea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Alkatetzaren edo haren eskuordetza jaso duen organoaren ebazpena.

-        Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-       Informazioa eta eskaeren izapidetzea: deialdiari loturiko informazio guztia www.aiarakoudala.eus; udal-webgunean egongo da eskuragarri.

-       Udalak azalpenak eskatu ahalko dizkie erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskaera hobeto baloratzeko beharrezkoak direla uste badu.

-       Eskaera ez bada behar bezala bete edo datu nahiz agiriren bat falta bada, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio gabeziak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epean. Horrez gain, jakinaraziko zaio hala egiten ez badu eskaera artxibatu egingo direla, bestelako izapiderik gabe.

-       Eskatutako agiriak Udalaren esku badaude, eskatzaileak ez ditu berriz aurkeztu beharko; kasu horretan, eskaeran adierazi beharko du noiz eta non aurkeztu zituen agiri horiek.

Agiri osagarriak

-        3.02 EUSKARA IKASTEKO ETA EUSKARA MAILA HOBETZEKO DIRULAGUNTZAREN ESKAERA " behar bezala betea.

-        "0.02 Ordezkaritza idatzia" inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza / Euskara

Indarraldia

-          Arlo honetako legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Udal-dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Aiarako Udalak onetsia.

-          Euskara ikasteko eta hobetzeko laguntzen emakida arautzen duen ordenantza.

-          Otsailaren 7ko 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Subentzio eta Transferentziena.

-          Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa

-          Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua Dirulaguntzen Araudi Orokorra onesten duena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31