Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK

3.03.- FAMILIENTZAKO DIRULAGUNTZAK, EAEko UDALERRIETAKO UDAL-KIROLDEGIETAKO BAZKIDE KUOTA (BANAKAKOA EDO FAMILIAKOAK) ORDAINTZEKO

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Urteroko udal-dirulaguntzak ematea familiei, Aiaran erroldatuta dauden pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein kiroldegitako bazkide izateko gastuak ordain ditzaten, hala banaka nola familia gisa.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

-       Aiaran erroldatuta egotea jardueran izena emateko epean, diruz lagunduko den ikastaroa hasi baino sei hilabete lehenagotik, gutxienez, etenik gabe.

-       Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin zorrik ez izatea, eta Aiarako Udalaren diru-kutxako ordainketak egitea.

Adingabeen kasuan, laguntza eskatzen duena diruz lagunduko den jarduera egingo duen adingabearen aita, ama edo legezko tutorea izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-        “3.03 EAEko kiroldegietan bazkide-kuotak ordaintzeko dirulaguntzaren eskaera”, behar bezala betea. (I. eranskina).

-       Eskatzailearen NANaren kopia edo, adingabeen kasuan, jarduera egingo duen adingabe onuradunaren aita, ama edo legezko tutorearena.

-       Dirulaguntzarekin ordaindu nahi diren kuotak familienak badira edo zaintzapeko adingabeek egingo duten jarduera baterako dirulaguntza eskatzen bada, familia-liburuaren fotokopia edo adingabearen legezko zaindaritza ematen duen ebazpena aurkeztu beharko da.

-       Jarduera egiteagatiko ordainketaren bankuko ordainagiri originala edo dagokion ordainagiriaren kopia, edo onuradunak dirulaguntzaren xede diren kuota guztiak ordaindu dituela adierazten duen erakundearen ziurtagiria.

-       Beste dirulaguntza batzuk eskatu izanaren edo ez izanaren zinpeko adierazpena; halakorik eskatu bada, eskaeraren kopia. Eskaerak erantzuna jaso badu, ebazpenaren kopia; zenbateko dirulaguntza jaso den edo dirulaguntza ukatu den adierazi beharko da. (II. eranskina).

-       Onuradun izateko debekurik ez edukitzearen adierazpena (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, dirulaguntzen eskatzaile eta onuradunei buruzkoan, aipatzen dira debekuok) (III. eranskina).

-       Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordaindu izanari buruzko ziurtagiria, administrazio eskudunak emana, edo eskatzaileak sinatutako baimena, Udalak ziurtagiri hori eska dezan (IV. eranskina).

-       Jarduera egiten den udalerriko Udalaren ziurtagiria; bertan, jarduera hori egiteagatik ordaindu behar den tasa edo tarifa agertuko da, eta adieraziko da zein den udalerri horretan erroldatuta daudenek ordaindu beharreko tarifa eta zein udalerri horretan erroldatuta ez daudenek ordaindu beharrekoa.

-       Interesduna ez bada, "0.02 Ordezkaritza idatzia", izeneko inprimakia. Ordezkariak identifikazio-dokumentu originala aurkeztu beharko du, baita interesdunaren identifikazio-dokumentu originala edo haren kopia ere.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3, Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-        Doakoa

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Eskaerak aurkezteko epea:  Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren urteko oinarrietan ezarritakoa izango da, eta ALHAOn argitaratuko dira.

-        Ebazpena emateko epe aurreikusia: bi hilabete

-       Ebazpena emateko gehieneko epea: bost hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

-       Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso, zigilatu eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaerak baloratzea, ordenantzan ezarritako irizpideen arabera.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Alkatetzaren edo haren eskuordetza jaso duen organoaren ebazpena.

-        Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

-        Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-        Laguntzaren zenbatekoa: Udalak edo haren mendeko erakundeak udalerri horretan erroldatutako pertsonei aplikatzen dien tarifaren eta onuradunari aplikatzen zaion tarifaren arteko aldearen % 100.

-       Informazioa eta eskaeren izapidetzea: deialdiari loturiko informazio guztia www.aiarakoudala.eus; udal-webgunean egongo da eskuragarri.

-       Udalak azalpenak eskatu ahalko dizkie erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskaera hobeto baloratzeko beharrezkoak direla uste badu.

-       Eskaera ez bada behar bezala bete edo datu nahiz agiriren bat falta bada, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio gabeziak zuzentzeko, 10 egun balioduneko epean. Horrez gain, jakinaraziko zaio hala egiten ez badu eskaera artxibatu egingo direla, bestelako izapiderik gabe.

-       Eskatutako agiriak Udalaren esku badaude, eskatzaileak ez ditu berriz aurkeztu beharko; kasu horretan, eskaeran adierazi beharko du noiz eta non aurkeztu zituen agiri horiek.

Agiri osagarriak

-       “3.03 EAEko kiroldegietan bazkide-kuotak ordaintzeko dirulaguntzaren eskaera” inprimakia

-       "0.02 Ordezkaritza idatzia", inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza.

Indarraldia

-          Arlo honetako legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-          Udal-dirulaguntzen emakida arautzen duen ordenantza orokorra, Aiarako Udalak onetsia

-          EAEko udal-kiroldegietan bazkide-kuotak (banakoenak nahiz familienak) ordaintzeko familientzako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza..

-          Otsailaren 7ko 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren Subentzio eta Transferentziena.

-          Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa

-          Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua Dirulaguntzen Araudi Orokorra onesten duena.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31