Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.13.- BANAKETA HORIZONTALERAKO LIZENTZIA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Eraikin bat bi unitate edo gehiagotan banatzeko baimena ematen duten adierazpen-izaerako administrazio-baimenak dira.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra " inprimakia, behar bezala beteta.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-        Eragindako lurzatien titulartasun-eskritura. (Beharrezkoa bada, ohar soila eskatuko zaio Jabetza Erregistroari).

-        Lursailaren ziurtagiri deskriptibo eta grafikoa, Arabako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuak igorritakoa; bertan, gaur egungo mugakideen titularrak adierazi beharko dira.

-        Dagokion teknikariak euskarri digitalean idatzitako banaketa horizontaleko proiektua, edo, hala badagokio, banaketa horizontala jasotzen duen memoria, barne hartuta dokumentazio grafikoa (tokiko planoa, Mercator-en zeharkako proiekzio unibertsala izango duen kokalekua, banaketa-planoak, eremu komunak eta pribatuak identifikatuko dituena) eta fatxada guztien argazkiak.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Gehieneko legezko epea: 3 hilabete

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ezezkoa (aintzat ez hartzea).

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea erregistro era normalean.

-        Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea

Ondorengo izapideen laburpena

-        Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Horrez gain, txosten teknikoa igorriko da.

-        Eskabidearekin batera aurkeztu ez diren beste administrazio publiko batzuen baimenak beharko balira, interesdunari agiri horiek aurkeztea errekerituko zaio epe zehatz batean. Horrez gain, ohartarazi egingo zaio baimenak ez aurkeztekotan, eskabidea atzera bota duela ulertuko dela.

-        Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen txostenak biltzea; adibidez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, edo beste edozein. Kasu horietan, Udalak eskatuko du, eta behin jasota, izapidetzearekin aurrera jarraituko da.

-        Txostenetako baten bat (Udaleko Bulego Teknikoarena edo beste Administrazioena) kontrakoa bada, eskatzaileari hutsak zuzentzeko eskatuko zaio.

-        Txostenak aldekoak baldin badira, lizentzia eman egingo da Alkatetza Ebazpen bidez.

-        Interesdunari jakinaraziko zaio.

Oharrak

Dokumentazioa aurkeztu aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Agiri osagarriak

-        "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia.

-        "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorra, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak partzialki aldatu zuena.

-   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-    

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31